12 Jul, 17

GORBEIAra irteera
Irurtzundik 7etan atera ginen (14pertsona) Areatzaruntz eguraldia lagun
genuelarik. Han hasiko genuen ibilbidea. Ordu eta erdi beranduago iritsi
ginen, okertu ondoren, Pagomuturreko aparkaklekuraino joan beharra izan
genuen, Handik atera ginenean eguradia bikaina zen, baina igotzen genuen
heinean, hasieran pistatik eta gero zelaietatik, lainoa eta hezetasuna
sentitzen hasi genituen. Ibilbidearen erdikaldera Federazioko aterpea
eskuinean utzi genuen. Goruntz jarraitu eta 11:05 zirenean Gorbeiako
gurutzera iritsi ginen. Oso gutxi ikusten zen eta Gorbeako abestia abesteko
ez zegoen giro onik. Arropak aldatu eta azkar beheruntz. Bidean gosaldu
genuen eta goranzkoan bezala erdialdera lainoa desagertu zen. 4 ordu
pasata kotxeetara iritsi ginen eta Areatza ezagutzeko aukera izan genuen,
bertan gustora bazkaldu ere.

Ibilbidea: 13km
Desnibela: 650m