01 Oct, 18

Hiru edo lau urtez jarraian egutegian azaldu ondoren, azkenean, irailaren 23an  sei lagun (emakume bakarra)  abiatu ginen, Nabaskoizetik hurbil, Borregilera (1445m) Benasako arroilan barrena  igotzeko asmotan. Bide ezezaguna gidarentzat izan ezik.  Paraje oso ederra. Errekatxoa gurutzatu orduko, bidezidor edo senda polita hartzen da,  errekaren kanta behean geroz eta gutxiago entzuten dela, baso itxian gora egiteko  arroilaren eskuineko horma gorrixka  lagun. Pistaz kilometro pare bat,  ondoren,   eta ezpel artean ongi ezkutatutako Ollateko (1090m) trikuharria ikusitakoan, pagadian gora Borregileko kaskora  ordu pare batez iristeko.

Paisaia ederrari begira hamarretakoan geundela, berria lazgarria: “Peio hil da”. Mutu geratu ginen geure pentsamenduetan murgilduta. Kantatzeko proposamena, batek.  Eta “Hegoak ebaki banizkio” entzun zen, ahul oso, hasieran, korapilo ikaragarria bihotzean, indartsuago pixkanaka, protesta eta matxinada oihuan. Nola ebaki, ordea, hegoak Peiori? Inola ere ez! Ezta pentsatu ere! Peioren izpiritua, arima edo dena delakoa hegaldaka etorriko delako gurekin Iratxoko  egutegiko gailur guztietara. Eta berriro ere esango duzu eginahalaren fruitua/emaitza behar bezala baloratzen ikas dezagun  hainbestetan entzun izan genizun/genion hura: “¡Otro ochomil que ha caído!”. Zortzimilako asko eta asko gurekin/Iratxorekin  egitea espero dugu, Peio.

Argazki pare bat eta jaitsiera ederra Coronas aldera hartuta. Norbaitek “Begira, Irunberri ikusten da” gogoratu zigun tontorra utzi aurretik.

IMG-20181001-WA0012