BOTXA TXAPELKETA MAIATZAK 18

BOTXA TXAPELKETA

HASIERA:  Maiatzak 18

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Maiatzak 14

NON: Iratxon

IZENA EMATEKO: 638 324345

 

Elkarteen arteko botxa txapelketa

Berriozarko Cesar Salon eta Luis Lopez txapeldunak Iratxoko Botxa Sari Nagusian

Joan den larunbatean burutu zen Elkarteen arteko botxa txapelketa Iratxoko botxategian. Goizez eta arratasaldez izan ziren botxa partiduak. Zortzi bikotek parte hartu zuten eta giro onean burutu zen.

Azkenean, gaztak Berriozar aldera joan ziren. Cesar eta Luis izan ziren irabazleak. Bigarren postuan, Mikel Goldarazena eta Florentino Beraza. Hirugarrenean Eneko Ciaurriz eta Jabi Ayensa, Antsoaingoak eta laugarren postuan, Migel Ollo eta Tere Yeregi, irurtzundarrak.

Txapelketa honekin bukatu da aurtengo botxa denboraldia Irurtzunen. Hurrengo hilabetean Iruñerriko botxa txapelketa hasiko da.

Banakako Botxa Txapelketa

Banakako Botxa Txapelketa

EMAIZAK:

Julen Iragi, lehena.

Florentino Beraza, bigarrena.

Mikel Ollo, Hirugarrena.

Mkel Goldarazena, laugarrena.

Banakako Botxa Txapelketa

Gaur , hilak 23, final laurdenak jokatuko dira eta bihar aurrefinalak eta finala Iratxoko Botxategian. 18:30 etik Aurrera.

BOTXA DENBORALDIA IRATXON

Azkeneko bi asteetan Binaka Botxa Txapelketa egin dugu Iratxoko botxategian. Joan den urtean, pandemia dela eta, ez zen ezer egin eta aurten errekuperatu  izan dugu joku tradicional hau. Guztira hamaika bikotek parte hartu dute eta giro onean egin da txapelketa. Azpimarratu behar da partaide berri asko izan direla eta gogoz ekin diote jokuari.

Hurrengo astean Bakarka Txapelketa eginen da eta hilabete bukaeran Elkarteen arteko Jardunaldia eginen dugu. Txantrea, Antsoain, Amaia, Berriozar eta Irurtzungo botxalariek parte hartuko dute asteburuko txapelketa azkarra.

Aipatzekoa merezi du jokatutako finala. Dani Gainza eta Iñaki Juango partida osoa aurretik joan ondoren galdu egin zuten Mikel Goldarazenarekin  eta Florentino Berazarekin 14-15.

Hauxe gelditu zen sailkapena:

 

1.- Mikel Goldarazena – Florentino Beraza.

2.- Dani  Gainza               – Iñaki Juango.

3.- Julen Iragi                 – Santos Iragi.

4.- Mikel Ollo                   _ Josu Ollo.

 

Ondoan agertzen dira emaitza guztiak.