ELKARTASUN KANPAINA PARIS 365AREKIN

“Egoera larria baino larriagoa da. Kezkatu egiten gaitu eta aurrera egiteko arazoak izateak beldurra eragiten digu”. Hitz hauekin definitzen du Patxi Lasak Nafarroako hiriburuko Paris 365 jantoki soziala pasatzen ari den koiuntura eta egoera ekonomikoa. Gizakia Herritar Fundazioaren – jantokiaren kudeatzailea bera- sortzaile eta presidenteak ohartarazten du hamar urteko ibilaldian beharrak zituzten 9000 mila baino gehiago lagun artatu ondoren ateak ixtea edo, gutxienik, egungo jarduera murriztea behartuta egon litezkeela . Patxi Lasak datu esanguratsu bat eskaintzen /ematen zuen: irailaren 30ean jantokiko kontuek 67.000 €ko defizita agertzen zuten. “Gure historian horrelakoak ikusteko ginen” erantsi zuen.
Patxi Lasak hainbat faktoreri egozten dizkio zenbaki gorriak. Alde batetik, nabarmentzen du norbanakoek fundazioari egindako dohaintzek 60.000 € inguru egin dutela aurten behera..
Hala ere, hori ez da azken boladan murrizketak izan dituen finantza-iturri bakarra. “Diru laguntzak izozten ari dira edo gutxitzen. Badirudi administrazio nahiz erakundeetan krisia gainditutzat ematen dela, horrela ez denean” ziurtatzen du..
……………………………………………………………………………………………………
Irurtzunen “diru solidarioa” biltzeko asmoz, urtarrilaren 17, 18 eta 19an ondorengo ekintzak burutuko dira Iratxo Elkartean:
.- Ostiralean, 17an, Paris 365ari buruzko hitzaldi informatiboa, 19:30etan.

.- Larunbatean, Irurtzungo auzokide nahiz kanpotarrendako afari herrikoi irekia, 21:30etan.

.- Igande goizez (10:00etatik 15:00ak bitartean) Paris 365aren material salmenta: liburuak, diskoak, arropak… Taberna jendearentzat zabalik egonen da eta pintxoak eta edariak salduko dira material eskaintzaren garaian.

Ekintza desberdinetan bildutako diru guzti guztia Paris 365arentzat izanen da osorik. Anima zaitez eta parte hartu!