22 Jun, 15

Txapeldunordeak 2015.pBukatu egin da Iratxo Botxa Txapelketa.  Asteburu honetan final laurdenak, aurrefinalk eta finalak ospatu dira. Ostegun eta ostiralean final laurdenak eta larunbatean aurrefinalak eta finalak.

Aurtengo finalistak partaide gazteak izan dira. Finala polita eta borrokatua izan zen. Partida osoan,  Xabier, Jabier eta Erik joan ziren aurretik baina azken momentuan,  Guillermo,  Iñigo eta Alejandro lortu zuten garaipena, 20- 17 partida irabaziz. Azkeneko jokaldian sei puntu lortu zuten eta hamalautik hogeira joan ziren.

 

Abuztuaren bukaeran izanen dira haurren txapelketak, binaka txapelketa banaka txapelketa. Denboraldia bukatzeko Elkarteen arteko Txapelketa irailaren bukaeran eginen da.