20 Oct, 16

Larunbatean bukatu zen banaka botxa txapelketa. Hemezortzi lagunek hartu dute parte.  Jokalari bakoitzak lau botxekin jolastu ditu partiduak.

Finala Txutxurrin eta Xabier Goñiren  artean izan zen . Txutxurrinek irabazi zuen .

12-9.

Hirugarren eta laugarren postua Santos Iragi eta Mikel Gelbentzuren artean izan zen. Santosek irabazi zuen txorizo handia.

Aurreko astean elkarteen arteko jardunaldia ospatu zen. Txantrea, Antsoain, Berriozar eta Irurtzunek parte hartu zuten. Txantea aldera joan ziren gaztak.

Bi ekitaldi hauekin bukatu da aurtengo denboraldia. Azaroan hasiko da Nafarroako Txapelketa. Irurtzundik hiru hirukotek parte hartuko dute.

xabier-eta-txutxurrin-psantos-eta-mikel-edurnerekin-p