ARTOUSTE – ARRIELES – SALLENT

ARTOUSTE – ARRIELES – SALLENT

 

Eguna. Abuztuaren 22an. Larunbata.

Irteera. Goizeko 6:00etan. Iratxo elkartetik.

Autobusez.

Prezioa . 25,00 €

IBILALDIA.

Artouste trena. Los Arrieles.  Sallent de Gallego.

IRAUPENA.

5-6 ordu.

ERREXA. DESNIBEL GUTXIKO IBILALDIA. Laku asko eta oso politak bidean. Agian autobusa igoko da la Sarrako parkinaino. Kasu honetan 3-4 kilometro gutxiago izanen dira. Lehen baitlehen izena eman IRATXON. Abuztuan gaude eta turista asko hurbiltzen dira paraje honetara

Nahi duenak trenaren ibilaldia egin dezake. Joan eta etorri.

Desnibela goraka 688 metro. Beheraka 1.322 metro.

Teleferikoa 10 minutu. Trena 50 minutu.

Antolatzailea.

Iratxo Elkartea.

Artouste  Sallent.1 Artouste  Sallén (2)p

Imozko Xenden Eguna

IMOTZ ETA BASABURUKO XENDAK EZAGUTUZ.

Hurrengo igandea, abuztuak 2, aukera paregabea dugu Imozko eta Basaburuko xendak ezagutzeko. Kartelean agertzen den moduan hiru aukera ditugu paseoak emateko eta ondoren tortillak ekologikoak dastatzeko.
Goizeko 8:30etan gelditu gara Iratxon Oskotzera joateko.

ACHER GAZTELUA – 2.384 m.

Azkeneko urtetan bezala  eta festak bukatu ondoren,  Iratxok antolatu du mendi ibilaldi  bat Pirineotara. Aurten, Acher Gaztelua aukeratu dugu. Aragoiko Pirineotan. Normalean,  asteartean  joaten ginen baina aurten asteazkena aukeratu dugu.  Zazpi lagun animatu ginen Ozako Ohianera joateko. Goiz altxatu eta goizeko 6:00etan Iratxoko atean geunden.  Bi kotxetan abiatu ginen Pirineoak  aldera. Egun espeziala. Tenperatura oso ona ibiltzeko. Igoera,  betiko bidetik egin genuean eta jeitsiera, Manoloren eskutik,  beste bide berri batetik. Bukaeran,  hor genuen kotxea eta Borda Bixantiko aldera abiatu ginen. Bazkaldu aurretik banu bat hartu eta arratsaldeko hiruetarako bazkaltzeko mahian geunden.

Bazkaldu ondoren, denok pozik Irurtzun aldera. Bidean hasi ginen planak egiten abuztuan berriro bueltatzeko.

 

Argazkiak: Multimedian ikusi daiteke

Ibilbideak:

 

 

Castillo d Acher 23-7-2.015-p. (1)

 

 

Castillo d Acher 23-7-2015.p

LIZARRUSTI-IGARATZA-LAREO

Datorren igandean, 08:00h.  LIZARRUSTI, IGARATZA ETA LAREO ITZULIA egingo dugu, animatu!!

Trak deskargatu hemen: lIZARRUSTI IGARATZA LAREO

Lizarrusti  igaratza Lareo.p

IMOTZKO ITZULIA HURRENGO IGANDEAN

Martxoaren 1ean Iratxo mendi elkarteak Imotzko itzulia eginen du. Latasatik hasi eta lehenengo geldigunea Etxalekun izanen da. Gosari beroa izanen dugu eta ongi gosaldu ondoren bigarren zatia eginen dugu. Beramendi, Udabe, Urrritza eta Latasara. Eguerdirako etxera.

Herri politak, bidea erreza, gosari ona eta lagunak ezin hobeak . Zer gehiago eskatu daiteke ?. Iratxoko lagun guztiak gonbidaturik zaudete.