BI GAZTELUEN MARTXA

Ibilbidea: Irurtzun, AIXITA, Etxeberri, Etxarren, Urritzola, ORARREGI, Urritzola.

Ibilbidea luzeegia iruditzen bazaizu, lehen zatia edo bigarrena bakarrik egin ahal dituzu.

EGITARAUA

08:30 Irurtzungo plazatik irteera

10:30 Gosaria  Etxarrengo elkartean (bakoitzak bere gosaria eraman)

13:0 Bukaera Urritzolan.

Ezkaba 2019-11-03

Jende andana elkartu ginen igandean Ezkabako gainan. Helburua zen Gotorlekua eta Botillen Hilerria ikustea. Hortarako zita genuen Koldo Plarekin.
Talde bat Berriozartik igo ginen. Bidean Berriozarko hilobia ikusiz, beste taldea zuzenean Ezkabara joan zen. Denok Alfonso XII gotorlekuaren atean elkartu ginen eta hor hasi zen bisita gidatua Koldorekin. Berak azaldu zigun gotorlekuearen eta espetxearen historia beltza. Ondoren botillen hilerria eta barnetikan zenbat txoko ikusi ondoren berriro atean egin genuen argazkia.
Ezkabako ihesak, 1938. urtean gertatu zena eta berrehundik gora hildako utzi zituena protagonismo berezia izan zuen kontakizunean.
Eskerrik asko Koldo!!!.

ARGAZKIAK: http://www.iratxoelkartea.com/multimedia/fotos/montana

Penal de Ezkaba

Bisita gidatua

Eguna: Igandea, 3

Irteera: Iratxotik

Irteera. Berriozarra joateko. 08:45.
Ezkabara zuzenean. 09:30.
Bisita, goizeko 10:00etan.
Koldo Plarekin eginen dugu bisita

Email: iratxomendi@gmail.com

Arangoitira, Alzueta eta Urra gogoan

 

Sakanako Mendizaleak taldeak igandean mendi ibilaldia antolatu du Arangoitin barna. Azken urtean zendutako Pello Alzueta eta Felix Urra taldekideak izanen dituzte gogoan
Sakanako Mendizaleak taldea 1985 urtean jaio zen, duela 34 urte, Sakanako mendi taldeak batu eta elkarrekin hilean irteera bat egiteko. “Gehienbat mendi zeharkaldiak egiteko sortu genuen, Sakanako mendizaleak elkartu eta guztien artean autobusa antolatu ahal izateko, Euskal Herriko eta Pirinioetako txoko eta inguru gehiago ezagutzeko. Finean, gure lana Sakanako mendi taldeak koordinatzea da, hilabetero irteera bat prestatu eta autobusa antolatu ahal izateko” aipatu digu taldeko kide Pello Ruiz lakuntzarrak. Ruizek gogoratu duenez, lehengo autobusa 1985eko abenduan antolatu zuten. Mendizaleen koordinazio lan horretan, azken urtean zendutako Pello Alzueta eta Felix Urra izan ziren Irurtzungo Iratxo elkarteko arduradunak.
Pello Alzueta iaz zendu zen, irailaren 23an, eta Felix Urra aurten, ilbeltzaren 3an. Sakanako Mendizaleak taldeak omenaldi xumea egin nahi die taldekide izandako mendigoizaleei. “Iratxoko arduradunak ziren, mendizaleak, lagunak. Eta horregatik igandean beraien alde antolatu dugun omenalditxoa. Pello Alzueta Ilunberrikoa zen jaiotzez, eta, hortaz, igandean bertarantz joko dugu. Zehazki, Leireko monastegitik abiatuko gara oinez, Arangoitiko gailurreraino (1.355 m.) igotzeko. Han, lore sorta jarriko dugu bion omenez eta aurreskua dantzatuko diegu” adierazi digu Ruizek. Ondoren, Liedenako La Torre jatetxean bazkaltzera bilduko dira mendizaleak. “Gure mendi ibilaldi berezi honetan parte hartzeko deialdia egiten dugu, Pelloren eta Felixen omenez” gaineratu du Lakuntzako mendizaleak.
Autobusa igandean goizeko 7:00etan aterako da Olaztitik eta Sakanako herrietan geldialdia egingo du izena eman duten mendizaleak hartzeko. Ohiko tokietan eman daiteke izena, autobusean tokia egonez gero, herrietako mendi arduradunei aipatuz edo 639 11 76 31 telefonora hots eginez.

EUSKAL HERRIKO ERDIGUNERA MENDI MARTXA.

Igandean, urriak 13, egin zen EUSKAL HERRIKO ERDIGUNERA MENDI MARTXA.
Iratxo Mendi Taldeak, Sakanako Mendizaleak eta Independentistak sareak antolatu zuten aurtengo ekitaldia.
Eguraldia oso atsegina ez zen izan eta lañoen artean joan ginen Andia Mendizerran monolitoa bilatzeko. Hotza ere egiten zuen. Hala ere, giro onean egin zen ekitaldia.
Mikel Ollok bi bertso abestu zuen, Xabier Isasak, Felixen semea, gogoratu zuen bere aitak egindako lana eta Txutxi Ariznabarretak gogoratu zituen gaur egungo egoera politikoaren ezaugarriak, independentziaren beharra azpimarratuz.
Ondoren, Irañetako bordan pintxo potea eta bazkariarekin bukatu zen eguna.