(Español) EUSKAL HERRIKO ERDIGUNERA IBILALDIA – 01 DE OCTUBRE

Gogoan izan urriaren 1ean Euskal Herriko Erdigunea Ibilaldiaren edizio berri bat ospatuko dela.

EGITARAUA

  • 08:45 Irteera Senosiainetik (Askak)
  • 09:30 Irteera Irañetako bordatik
  • 11:30 Ekitaldia
  • 13:30 Pintxopotea Irañetako bordak
  • 14:30 Bazkaria (15€) Irañetako bordan (eman izena: 620 190277, izena emateko azken eguna irailak 29).

MONCAYO 2023-09-24

MONCAYO MENDIA

EGUNA: 2023-09-24

ORDUA: 06:00

Iraupena 4 ordu t’erdi, 800 metro desnibel 9’7km-ko distantzia

40€-ko prezioa (bazkaria barne)

Bazkaria eramaten bada, 10€-ko prezioan izango da

Izena emateko azken eguna, irailaren 21a.

Zerrenda Iratxon edo: iratxomendi@gmail.com

Animatu partehartzera!!!

 

PIRINIOTAKO TXANGOKO AZKEN OHARRA

Eskerrak berriz ere Iratxoren proposamenari eman diozue erantzunagatik eta asteburu osoan zehar erakutsitako jarrera baikorragatik.

Denon artean sortutako giroa ezin hobea  izan zen eta eguraldia ez bazen ere nahi genuen bezain ona izan, pentsatutako gehiena burutu zen eta egunak aprobetxatu ahal izan genituen. Entzundako hitzen eta jaso ditugun mezuen arabera, jendea, orokorrean gustora ibili zen eta saltsa hau antolatzen aritu ginen ere oso pozik bukatu dugu.

Eskerrik beroenak eta ia beste batez antzeko batean elkar ikusten dugun.

OHARRA: Argazki “muntaia bat” egiteko asmoa dugu. Prestatuta dagoenean abisatuko dugu.

TXANGOA VALL DE BOIRA ABUZTUAREN 26 ETA 27A.

EGITARAUA:

ABUZTUAREN 26A: IRURTZUNDIK IRTEN TAÜLL-ERA IRITSI ETA EGUNA  APROBETXATZEKO

Arratsaldez:

A aukera: Boi eta Taüll herriak eta bere eliza erromanikoak ezagutzea eta Boi-Taüll eski- pistetako paisaiak bisitatzea.

B aukera: Aigüestorteserako txangoa: S. Nicolau ermita, LLebretako estanya, Espiritu Santu ur- jauzia, Aigüestortesko Planella (zelaia)  eta Llong estanya. Parkeko sarreratik 4 ordu   inguruko ibilaldia da. Itzultzeko parkerako zerbitzua ematen duen taxi bat hartu   beharko litzateke Aigüestortesko Planellean (1.800 m), 7ak baino lehen.

ABUZTUAREN 27: IGOERA ETA TXANGOAK ETA ITZULERA EGUNA

A aukera: Aigüestorteserako txangoa. Parkean sartzeko Boiko taxia hartu behar da. Parkean,  hainbat aukera daude: 1- Parkeko kontrolgunetik oinez igo Llong estanyraino (4h).  2- Utzi taxia Llebreta estanyan eta Llong estanyraino paseoa egitea. 3.- Aigüestortes- eko Planell-ean  (1.800 m) taxitik jaitsi, Planellaz  eta San Nicolau errekaz gozatu eta Llong estanyra iritsi (2.000 m) ibaiaren ondotik doan pista erosotik. Itzultzean, Estany Llongeko aterpetxean bazkal ddezakete. Autobusera itzultzeko, guztiek hartu beharko  dute taxia Aigüestortesko Planellean, oinez jaisten ez badira, behintzat.

B aukera: Oso goiz (7etan?) Caldes de Boítik abiatu (1470 m) Hego Besiberrira (3.023m) igotzeko.  Llubriketo ibarra, Gémenako estanyak (2250 m), Gelats estanyak, Abellerseko lepoa, Hego Besiberri Hegoaldea. Panelek 5,15 orduko igoera adierazten  dute, baina denbora gutxiagoan egin daiteke. Itzultzean, Caldes de Boíko balnearioan itxaron  dezakete.

Arratsaldean, 5:00ak aldera, Irurtzunera itzuliko da.

Hotelean afaria eta gosaria izango genituzke.

Beste batzuetan bezala, zerbait eramango litzateke autobusa hartu aurretik bazkaldu/ askaltzeko.

APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Uztailak 27, osteguna
PREZIOA: 100€  gutxi gora behera
(Hotela, autobusa, afaria, gosaria eta larunbateko zizka-mizka barne).
KARTELA:

IZAGAKO EGOERA

HOTZA!! Aspaldian pasatu dugun handiena, han, tontorrean, 1360metrora, urtarrilaren 22an. Haize zakarra eta oso oso hotza, ikaragarri. Hozka egiten zuen!! Eta hori, Monreal inguruan, batek ez zebilela batere haizerik esan, pozik. Argazkirik ere ez genuen atera! Gailurrera iritsi eta, korrika, S. Migel ermitaraino jaitsi behar izan genuen pareten babesaren bila. Pena, bai, baina ez zegoen tontorrean agoantatzerik Pirinioak zuri-zuri eta hurbil ikusten ziren arren. Argazkiak beste baterako utzi genituen.

Tontorrean ez zen elur handirik, egia. Han jotzen duen haizearekin… Hala ere, bidean geruza ederra zegoen eta  zenbait tokitan ezpelak eta beste zuhaixka batzuk elurraren zamak ederki beheratuak zituen eta azpitik pasatzeko ongi makurtu beharra zegoen. Eta batzuen gerri gogorrentzat… Goiz ibiltzearen ondorioak.

Iristean, lehenak izan ginen Ardanazko aparkalekuan hiru kotxeak uzten. Oinak elur gainean jarri orduko, zalantza: polainak beharrezkoak ote dira? Batzuek  zangoak babestu egin genituen, badaezpada, baina ez ziren beharrezkoak elurra izoztuta zegoelako. Bidean elurra eta izotza kristala bezala, tarteka. “Jaitsieran kontuz ibili behar!” Hala ere, ipurdiko batzuk hartu genituen.

Hamaiketakoa ermitaren ormen babesean egin genuen, presaka. Han ere ez zen giro! “Begira, botilako ura izoztuta dago!” ohartu zen neska bat.

Gu behera, kontu handiz,  eta jende mordoa, gora. Gu baino lasaiago egonak ziren ohatzean. Aparkalekura iristean, dena beteta.

Hiru kotxeetan sartu ginen hamalau mendizaleak eta Artaitzeko eliza erromaniko ederraren munstroei begira egon ginen zer sinbolizatzen ote zuten asmatu ezinik. Ezer onik ez behintzat.