ABENDUAREN 31AN TRINIDAD

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

BELATE BERUETE 2016

Aurten ere egin dugu Belate-Beruete zeharkaldia. Eguraldi kaxkarra iragartzen zuten. Hala ere, eguraldia oso ona egun zuen ibiltzeko. Zortziak aldera atera ginen Belatetik. Betiko tokian gozaldu eta Gorostietako gainan, kafea, pastak, Terry etabar. Ondoren bigarren zatiari heldu genion. Ordu biak aldera Berueten.

Bueltzatzeko bidean, taxiz egina, hasi zen euria. Hamasei lagun egon ginen abentura txikian. Aurten 42. edizioa, edo hor nonbait.

IRURTZUN – DONOSTIA PLAZAOLATIK.

Hamar lagun elkartu ginen irailaren 24an Irurtzundik Donostira joateko txirrindulaz.

Eguraldi ezin hobea. Goizean hotz pixka bat eta eguerdi aldera beroa. Donostira ailegatzerakoan bañua Ondarretan, garagardoa hartu eta bazkaltzera. Arratsaldean, paseoa eman,  autobusa hartu Donostiko geltoki berrian eta etxera. Arratsaldeko 8:00tarako Irurtzunen. Aurten istripurik ez.

(Español) Viaje a Nerin- Ruta del Cañon de Añisclo

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

NERIN- PERDIDO-ORDESA ETA AÑISCLORA BIDAIA

Aurten, Iratxoko Mendi Taldeak proposamen berria egin zuen abuztuko mendi irteera egiterakoan. Bi egun, gaua pasatu eta helburu handia. Nerinera joan eta Perdidora igo. Bazeuden aukera gehiago, Añisclora joan edo bidai turistikoa egin.

Abuztuaren 19an, ostiral arratsaldean, atera ginen Nerin aldera. Hiru ordu joateko. Azkeneko kilometroak zailak eta bihurriak.

Nerinera ailegatzerakoan, logelak banatu eta berehala afaltzera Añisclo aterpean.

Ondoren paseo txiki bat eman eta berehala lo egitera. Goiz altxatu behar zen hurrengo egunean. Beroa egin zuen eta jende guztiak gauza bera komentatzen zuen. “ A  zer gutxi lo egin dudan”.  Aitzakiak: adina, beroa, literak, eskailerak, kilkirren kantuak,….

Hurrengo egunean, batzuk,  Perdido aldera, beste batzuk,  Añisclora eta hirugarren taldea bidai turistikoa, Ordesa ikustera goi-goitikan.

Arratsaldeko 7:00ak aldera, denok elkartu, bakoitzak bere historia kontatu eta berehala Irurtzun aldera.  Hogeita zazpi joan eta hogeita zazpi bueltatu umore onez.

 

Ea nor animatzen den kontatzea bi egun hauetako bidaia literatura gehiagoarekin.Tres sorores. Cilindro-Perdido-Soum de Ramond.web Perdido.web Edelweis loreak.web