SARBIL 2024-03-10

EGUNA: 10

ORDUA: 08:30

Kotxez Iratxotik

MENDI JARDUERAK

Irurtzungo Udalarekin batera antolatu ditugun Mendi Jardunaldiak aurkezten ditugu.

Kartel nagusia deskargatu

Hilaren 14ko kartela

Hilaren 15eko kartela

Hilaren 22ko kartela

Hilaren 23ko kartela

hilaren 24ko kartela

ELKARTASUNA PALESTINAREKIN

Hemen da XXXIII. SAKANAKO IBILALDIA. Azken edizioan I. Ochoa de Olza – SOS Himalaya fundazioari lagundu bagenion Makaluko Ospitalerako (Nepal) dirua biltzen, 2024 honetan Ibilaldia palestinarrekin elkartuko da, eta parte-hartzaile eta laguntzaileen artean biltzen dugun laguntza ekonomikoa luzatuko die.

Palestinaren egoera, bereziki Gazako zerrendan, dramatikoa da. Israelek Hamasen aurka eta, ondorioz, palestinarren aurka burutzen ari den gerra genozidak hiriak suntsitu ditu, 30.000 hildako baino gehiago eragin ditu (horietako asko haurrak) eta milioika desplazatu sortu ditu, bizitzeko ezer ez dutenak. Larrialdi humanitario honen aurrean neutraltasuna ezinezkoa da.

Gazatarren %80 UNRWAren (Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia) laguntza humanitarioaren mende dago. GKE honek hamarkadak daramatza palestinarrei laguntzen. Gazan dena bere  laguntzaren mende dago: administrazioa, osasuna, hezkuntza…

Urtarrilean, Israelek UNRWAk Hamasi lagundu izana leporatu zion, eta hamabost bat herrialdek laguntza kendu zioten, finantzaketaren ia %70. UNRWAk bakarrik du Gazarako sarbidea, baina ez du baliabide ekonomiko nahikorik palestinarren egoera dramatikoa arintzeko, zeintzuk ez baitute bizitzeko gutxieneko baliabiderik: etxea, elikagaiak eta osasun- eta hezkuntza-zerbitzuak. Gainera, Israel ahalik eta laguntzarik txikiena iris dadin saiatzen da.

XXXIII. SAKANAKO IBILALDIAK ahal duen guztia bildu nahi du UNRWArentzat, eta, elkartasunaren bidez, gizarte-kontzientzia piztu eta mendia-elkartasuna binomioa gero eta sendoagoa bultzatu nahi du.

UNRWAri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu esteka hau: https://unrwa.es/

Imozko Itzulia 2024-02-25

EGUNA: 2024-02-25

ORDUA: 08:00

NONDIK: Iratxotik kotxez

IZENA EMAN: 23 a baino lehen

 

MENDAUR 2024-01-21

MENDAUR IRTEERA (Zirkularra)

EGUNA: 2024-01-21

ORDUA: 08:00etan

Kotxez