Nortzuk gara

IRATXO ELKARTEA

Irurtzunen, 70 hamarkadan, gazte talde batek, mendira joateko zaletasunak bildurik, mendi talde bat osatu zuen: LAGUN BERRIAK. Taldeak Irurtzungo Kontzejuaren etxetxo bat erabili zuen zenbait urtez.

Erakin berriak egin behar zirela eta, ordea, etxekoa desagertzea zihoan . Hori zela eta, LAGUN BERRIAK elkarteak jende berri gehiagorekin jarri zen harremanetan eta 1982-83 bitartean etxe berri bat erostea erabaki zen. Horrela sortu zen egun Iratxo deitzen den elkartea., aurretik izandako bizikidetasuna eta esperientzia oinarri hartuz.

Bazkide guztiak auzolanen eginiko lanari esker 1984ko Maiatzean zabaldu zituen ateak.

Iratxo erakutsitako joera, garai hartan, ohikoaren aurkakoa izan zen, inguruko eta beste lurraldeetako elkarteak soilik gizonezkoentzat zirelako. Elkarte berriak ez zuen sexu banaketarik egin eta guztiok, emakume zein gizonezkoek, eginbehar eta eskubide berberak genituen. Hasiera hasieratik, guztia denok partekatzea erabaki genuen eta oraintxe arte horrela segitzen du.

Egun, 100 bazkide gara. Jarduera nagusia gastronomia dugu: hantxe biltzen gara, batzuk egunero, beste batzuk asteburuan edo norberak nahi duenean. Beti ere, elkarrekin egon eta ahal den neurrian ongi pasatzeko.

Gustura egotea ez da, ordea, helburu bakarra. Iratxo Elkartea Irurtzungo edozein ekintza soziokultural hurbiletik jarraitu eta beraietan parte hartzeko prest dago. Horrela, urtean zehar, hainbat ekintza antolatzen dira, bai bazkideentzat baita herri osoari zabalduak, Kultura Batzordeak antolatutakoak adibidez.

Mendi talde batetik sortua izaki, elkarte barruan, bere autonomia duen Mendi Batzordea dago. Honek, bai Iratxorentzat baita Sakanako beste taldeekin bildurik, txangoak, irteerak, kanpamendua,… antolatzen ditu.

Iratxo Elkarteko Mendi Batzordeak, urtero, bere ekintza garrantzitsuena antolatzen du: Sakanako Ibilaldi Handia. Aurtengoa XXVI.a izanen da eta hasieran herri eta zonaldekoentzat zena, 2001 urtetik aurrera Nafarroa nahiz Euskal Herriko Ibilaldi Luzeen egutegi barruan dago.

Urtez urte partaideak areagotzen joan dira eta parte hartu izan duten guztiek ibilaldia egitea merezi duela aitortzen dute.