ELKARTASUN AFARIA 2023-02-25

Aurreko egunean Turkian eta Sirian izandako lurrikararen berri izango duzuela ari gara ikusten.

Egoera horren aurrean, ezin gara besoak gurutzatuta egon.

Horregatik Irtatxon, Elkartasun Afaria, antolatu dugu urrengo larunbata 25, 21,30etan, dirulaguntza Zaporiari emango diegu, Turkiako eta Siriako errefuxiatu-guneetara ahalik eta lasterren bidaltzeko, Asociación de Apoyo al Pueblo Sirio elkartearekin lankidetzan.

 

KARTELA

 

HITZALDIAK ETA MUS TXAPELKETA IRATXON EGUBERRI AURRETIK

“Merkatu elektrikoari buruzko hitzaldia eta fakturak ulertzeko tailerra” Goiener kooperatibako kide batek eskaini zuen, abenduaren  13an, gazteleraz. 30 inguru bazkide eta kanpoko lagun bildu ziren ekintzan eta gaiaren inguruko informazio zabala jasotzeaz gain, faktura elektrikoaren inguruko zalantza ugari argitu ziren. Ordu eta erdi luzez egon zen jendea hizlariaren azalpenak entzuten eta galderak luzatzen. Etxetik eramandako fakturen inguruko zalantzak ere argitu ziren. Hori bai, entzule eta parte hartzaile gehienak pertsona helduak izan ziren. Irudi luke gazteek ez dutela elektrizitaterik kontsumitzen.

Hilaren 15ean bigarren  hitzaldia izan zen  Iratxon, : “Ekonomiaz hizketan” bertako bazkide gazte batek, Julen Iragik, eskainia. Gaiak erakarrita, entzule mordoa bildu zen hitzaldi honetan ere, baina oraingoan gazteak izan ziren gehienak. Interesgarria izan zen ekonomiaz esana eta, agian, beste batean, gaian sakontzeko bigarren hitzaldi bat prestatzeko eskatu behar Juleni.

Eskerrik asko bi hizlariei.

Larunbatean, berriz, 17an, arratsaldeko 5etan hasita Mus txapelketa azkarra izan zen elkartean. 12ren bat bikote lehiatu ziren eta ondorengo lau hauek izan ziren irabazleak:

  1. saria: Eduardo Murugarren – Miel Ollo
  2. saria: Patxi Alegre – Jose Julian Matxain
  3. saria: Ritxard –Peio Mtnez de Eulate
  4. saria: Tirillas – Bisbi

Saridunek pozik bukatu zuten. Zorionak! Gainera, arratsaldea girotzeko eta Iratxora jendea erakartzeko ekintza interesgarria izan zen. Partxis txapelketa eskean ari da zenbait jende, emakumeak bereziki. Ea antolatzaileek  kasurik egiten dieten.

Ez ahaztu urtarrilerako ekintza gehiago prestatu ditu Kultur Batzordeak. Beraz, erne eta animatu parte hartzera.

ACTIVIDADES PARA EL DOMINGO DIA 9 DE JUNIO

EKAINAREN 9an, DISFRUTA DITZAKEGUN EKITALDIAK

  • Iratxoko “Bazkiade Eguna “ospatzeko zenbait ekitaldi antolatu dugu. Iragana eta oraina elkarrekin ikusteko eta bizitzeko aukera izango dugu.
  • ARGAZKI ERAKUSKETA “ Lagun berriak-tik Iratxoraino oroimenak”
    Elkartean, ekainaren 7an, 8an, eta 9an, ( asteburu osoan ikusgai egongo da.)

  • IGANDEAN, 9an, arratsaldeko 7an, ARGUDIO BERA DUEN BIDEOA IKUSIKO DUGU. BERTAN GUGAN URTEEK EGIN DUTENAZ JABETUKO GARA. LAGUN BERRIAKekoGARAIAK ETA GAUR EGUNGO IRATXO ISLATUKO DA.
  • IGANDEAN BERTAN, ARRATSALDEKO 8an, “XXX SAKANAKO IBILALDIA” OSPATZEKO EGIN DEN IKUSKIZUNA.

IRATXOKO BATZAR NAGUSIA

Heldu den apirilaren 7an, Iratxo Elkartean burutuko den BATZAR NAGUSIAren berri eman nahi dizuegu ohar honen bidez. Bilkura, lehendabiziko deialdea 16:00etan izango da eta 16:30etan bigarrena.

Patxaranak biltzeko

Hurrengo larunbatean, irailak 2,” patxaranak” biltzeko auzolana egiteko deialdia. Goizeko 9:00 etan Iratxon.