20 Mar, 18

Sakanako Ibilaldiak, aurten ere,  hiru ibilbide desberdin eskaintzen ditu, baina Ibilaldi Motza aldatu egin dugu. Izan ere, Aralar Mendilerroan barrena izango da osorik. Ez gara, beraz, Gaztelura igoko.

Hona ibilbidearen xehetasun batzuk. Irurtzundik Madotzeraino eramango  gaitu lehen etapak. Horretarako Larraun ibaira zuzenduko gara eta, zurezko zubitik erreka igarota, Ahizpa Handiaren hegoaldetik Etxeberrira iritsiko gara. Itxasperriko Santiago ermitaren pareraino hurbilduko gara, jarraian,  eta,  Egiarretaren parean,  errepideraino eramango gaituen GRa hartuko dugu. Madozko hornidura hurbil dugu zerbait jan eta edateko.

Ibilaldi Luzearekin bat egin dugu. Larrazpileko trikuharriaren (1017) albotik pasatuta Goldaratzera jaitsiko gara eta handik Latasara kontrol eta hornidura puntua.

Indarberrituta ekingo diogu azken etapari. Trinitateko baselizara igotzea eta Irurtzuna jaistea besterik ez zaigu geratzen. Ibilaldi ona izan!