ELKARTASUNA PALESTINAREKIN

Hemen da XXXIII. SAKANAKO IBILALDIA. Azken edizioan I. Ochoa de Olza – SOS Himalaya fundazioari lagundu bagenion Makaluko Ospitalerako (Nepal) dirua biltzen, 2024 honetan Ibilaldia palestinarrekin elkartuko da, eta parte-hartzaile eta laguntzaileen artean biltzen dugun laguntza ekonomikoa luzatuko die.

Palestinaren egoera, bereziki Gazako zerrendan, dramatikoa da. Israelek Hamasen aurka eta, ondorioz, palestinarren aurka burutzen ari den gerra genozidak hiriak suntsitu ditu, 30.000 hildako baino gehiago eragin ditu (horietako asko haurrak) eta milioika desplazatu sortu ditu, bizitzeko ezer ez dutenak. Larrialdi humanitario honen aurrean neutraltasuna ezinezkoa da.

Gazatarren %80 UNRWAren (Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia) laguntza humanitarioaren mende dago. GKE honek hamarkadak daramatza palestinarrei laguntzen. Gazan dena bere  laguntzaren mende dago: administrazioa, osasuna, hezkuntza…

Urtarrilean, Israelek UNRWAk Hamasi lagundu izana leporatu zion, eta hamabost bat herrialdek laguntza kendu zioten, finantzaketaren ia %70. UNRWAk bakarrik du Gazarako sarbidea, baina ez du baliabide ekonomiko nahikorik palestinarren egoera dramatikoa arintzeko, zeintzuk ez baitute bizitzeko gutxieneko baliabiderik: etxea, elikagaiak eta osasun- eta hezkuntza-zerbitzuak. Gainera, Israel ahalik eta laguntzarik txikiena iris dadin saiatzen da.

XXXIII. SAKANAKO IBILALDIAK ahal duen guztia bildu nahi du UNRWArentzat, eta, elkartasunaren bidez, gizarte-kontzientzia piztu eta mendia-elkartasuna binomioa gero eta sendoagoa bultzatu nahi du.

UNRWAri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu esteka hau: https://unrwa.es/

6.000 € ETA … HURRENGORA ARTE

6.000 euroko dohaintza egin dio Irurtzungo Iratxo Elkarteak SOS Himalaia Fundazioari XXXII. SAKANAKO IBILALDIA – III. OCHOA DE OLZA MEMORIALAri amaiera emateko. Elkarlanaren etekina izan da kopurua eta  SOS Himalaiako ordezkari Elena Sagaseta de Ilurdoz zoriontsu eta pozik zoratzen agertu da ekitaldian, lortutako etekinarekin, eta Nepalera egindako bidaiaren berri eman du eta Fundazioak lurralde hartan dituen proiektuen egoera zertan den.

Joan zen astelehenean, uztailak 3an, elkartu ziren Iratxo Mendi Taldeko ordezkariak aipatutako Elenarekin eta, bilera labur baten ondorioz, 6.000 €ko taloia aurrean zutela argazki bat egin zuten dohaintzaren lekukotza jasotzeko.

Irailean erabakiko da Nafarroako Mendi Federazioan zein ibilaldirekin gauzatuko den 2024ko XXXXXXXXX IBILALDIA – IV. OCHOA DE OLZA MEMORIALA.  Iratxokoa bezain ongi atera dadila!

FOTOS

Iremos subiendo fotos en breve.

OPARI ESKAINTZA OPAROA

XXXII. SAKANAKO IBILALDIA – III. OCHOA DE OLZA MEMORIALA parte hartzaileentzat opariz josita dator. Enpresa babesle eta patrozinatzaileak inoiz baino eskuzabalago agertu dira aurtengo Ibilaldiaren helburuetako bat SOS Himalaia Fundazioarentzat ahalik eta baliabide ekonomiko  gehien lortzea zela jakinarazi zitzaienean.

                Beraz, parte-hartzaileak ez dira esku hutsik etxeratuko Sakanako Ibilalditik. Ikusi zer nolako mauka!!

Hasteko, urtero bezala, abiatzen diren guztiek Ibilaldiaren oroitzapenezko kamiseta eskuratuko dute. Hori gutxi ez balitz, hurrengo opari sorta ere jasoko dute Rural Kutxaren poltsan sartuta: Lacturale kaxa esnea, Alearen olo poltsa eta, agian, Palacios enpresaren patata tortilla.

                Ibilaldi Txikiko partaide gaztetxoenek, berriz,  Laboral Kutxaren motxilatxoa edo bisera jasoko dute.

                ZORTE ON ZOZKETAN!

Horretaz gain, bada zozketa bidez banatuko den opari eta erregalu pila ere. Hona zerrenda

Bi Sister jatetxea: zortzi bazkari/afari txartel edo bale.

                – Pikuxar Euskal Txokoa:  6 bazkari/afari txartel edo bale.

                – Gara:  opari asko eta anitzak dira: Kamisetak, gida-liburuak, ipuin liburuak,                                                              zintzilikarioak  arrano beltza, eguzki-lorea, lauburua)

                – Oreka fisioterapia: 3 saio.

                –Break Camper autokarabana tailerra: kanpinerako katiluak.

                – Bidelagun: 50 €ko balea.

                Beraz, begiratu ondo ea zerbait tokatu zaizun zozketan eta… zorte on!

Mendizaleak esku hutsik ez badira etxeratuko ezta sabela hutsik ere. Enparantzako hornidura gunean, bidean zehar aurkitu dituzten janari eta edariez gain, zain izango dituzte txistorra eta patata tortilla beroak eta sagardo fresko goxoa  lagunekin egunaren nondik norakoak plazako harmailetan eserita komentatzeko . Beraz, ON EGIN!

Gainera, nahi duenak, eguneko Diario de Noticias egunkaria hartu ahal izango du.