XXXI. SAKANAKO IBILALDIA, ALDI BATERAKO ETENDA

Gure artean hedatu dugun Covid-19 pandemia dela eta, gizartea bere bizi-ohiturak erabat aldatu beharrean aurkitu da eta mendizaleok osatzen dugun taldetxoak ere egoerara moldatu beharko dugu.

Euskal Mendizale Federazioak (EFM) Iraupen Luzeko Ibilaldiaren Batzordearen bidez eta Zirkuituak “hurrengo asteetan egingo diren martxak aldi baterako etetea gomendatzen diete elkarteei.” Eta gehitzen du: “Egoera normalizatzen denean , Ibilbide Luzeko Martxen Egutegiarekin eta Shebe Peña 2020 Sariarekin zer egin aztertuko da.”

Iratxo Mendi Taldean aldez aurretik zalantzan bagenituen XXXI. SAKANAKO IBILALDIArekin, gomendio horrek ondorengoa erabakitzera eraman gaitu:

1.- Internetez martxoaren 15etik aurrera egin zitezkeen izen-emateak apirilaren 15etik aurrera egin ahalko dira, hasiera batean, egoerak besterik agintzen ez badu behintzat.
2.- Iratxo Mendi Taldeak XXXI. SAKANAKO IBILALDIARrekin zer egin erabakitzeko egoeraren bilakaera izango du kontuan. Beraz, Euskal Mendizale Federazioak eta Zirkuituak zer erabaki / gomendatu / agintzen duten itxarongo du.
3.- Erabakitzen dena erabaki, berehala jakinaren gainean jarriko zaitugu, mendizale laguna.

GORA SAKANAKO IBILALDIA!!!