03 Apr, 20

Gizarteak bizi duen Covid-19 pandemia dela eta, osasun-agintarien gomendioei jarraituz eta mendizaleen, zein laguntzaile, antolatzaile nahiz herritar guztien osasuna lehenetsiz, Irurtzungo Iratxo Elkarteak apirilaren 25en egitekoa zen XXXI. Sakanako Ibilaldia bertan behera uztea erabaki du. Beraz, aurten ez da egingo Ibilaldia ez ezarritako datan ezta beste batean ere.
Hori bai; 2021eko apirilaren azken astean berriro gurekin izango da XXXI. SAKANAKO IBILALDIA.
Lerro hauen bidez, gainera, aurten zein aurreko urteetan ibilaldi hau ahlbidetu duten, erakunde, komunikabide, enpresa, mendizale eta laguntzaile eta boluntario guztiei Iratxo Elkartearen esker ona adierazi nahi diegu. Eskarrik asko.
Eta nola ez, 2021en indar gehiagorekin ekingo diogu lanari!