25 Jun, 16

Zunbeltz  Benta utzita, gure inguruan paisaia ederra geneukan, harriak basoan zehar kokatuak zeudela zirudien, agertzen baitziren han hemenka. Bidetik, Manolok zuhaitz mota desberdinez, azalpenak ematen zizkigun eta haien izenak euskaraz zein erdaraz erakutsi ere.          Basoa ikusgarri zegoen oso.

Taldea aurrera zihoan eta pixkanaka – pixkanaka, gure neskak aurrean kokatzen joan ziren urrats airosoarekin.

Suso erraldoiak gure inguruan agertzen ziren. Dulantz tontorretik

(1.243 metro), paisaia ederra ikusten zen; Beriain, Aratz, Aitzgorri, León Dormido, Sierra Cantabria…..  eta Juanak, Blankak, Aliziak, Sokorrok, argazkiak ateratzen.

Gosaldu eta gero Irantzurantz abiatu ginen.  Bide batez, Koldo, Ramon eta Manolo, perretxikoen bila, eta dezente lortu ere.     Eta neskak aurrean noski, beti aurrean.

Martxari ez genion presa handirik eman eta iturri batean denbora luze egon ginen, ura edaten eta  argazki ugari ateratzen.  Hitz batez, ibilera atsegina, elkarrizketak, txantxak, umore ona,…. oso ongi.

Irantzura heltzean, han zeuden itxoiten Eduardo eta Patxi, gure gidariak, Glorirekin joan zirela gure zain.  Interesgarriak dira Irantzu monastegia eta bere klaustroa.  Barrura sartu eta aretoak begiratu genituen eta idatzirik zeunden kondairak irakurri genituen ere.

Bukatzeko, Larriongo Bentan, bazkari mundiala izan genuen, beno, Blankaren postrea izan ezik.  Mahai osotik zehar “ brazo de gitano “ pasatu zen, denok probatu eta hala eta guztiz ere, soberan geratu zen.

Laburbilduz, errepikatzeko mendi egun aparta igaro genuen.