27 Sep, 24

2024an Euskal Mendizale Federazioaren hasieran mendeurrena ospatzen ari gara. Demokrazia deiturikoaren iritsierara arte federazio beraren parte ginen.

Orain bi federazio gara. Azken urte hauetan elkarlanean batera aritzeko prozesuan ibili direnak. Horren emaitza da, hain zuzen ere, Euskal Herriko Mendi Biltzarra.

Testuinguruotan Euskal Herriko erdigune geografikora mendi ibilaldi ospatzen dugu Felix Isasa ingeniariaren aburuz Nafarroan, Andiako Mendilerroan, San Donato baselitzatik gertu dagoen puntua. Kalkulua egiteko Felix Isasa barizentroaren kontzeptuan oinarritu da.

Beriaingo menditik Olloko bailarantz doan bidetik gertu aurkitzen da. Baita Lezitza menditik hurbil ere. Sakanako bailaran topatzen da eta Olibesarioko Saroia deitzen zaio.1266  metrotan kokatua, 2004 urtean monolito txiki bat jarri zuten Euskal Herriko erdigune geografikoa erakus zezan.

Urte honetan ere, Ehun Mendietako Mendizaleen Anaidiako pertsonei diplomen banaketa eginen da.

EGITARAUA