16 Jul, 23

6.000 euroko dohaintza egin dio Irurtzungo Iratxo Elkarteak SOS Himalaia Fundazioari XXXII. SAKANAKO IBILALDIA – III. OCHOA DE OLZA MEMORIALAri amaiera emateko. Elkarlanaren etekina izan da kopurua eta  SOS Himalaiako ordezkari Elena Sagaseta de Ilurdoz zoriontsu eta pozik zoratzen agertu da ekitaldian, lortutako etekinarekin, eta Nepalera egindako bidaiaren berri eman du eta Fundazioak lurralde hartan dituen proiektuen egoera zertan den.

Joan zen astelehenean, uztailak 3an, elkartu ziren Iratxo Mendi Taldeko ordezkariak aipatutako Elenarekin eta, bilera labur baten ondorioz, 6.000 €ko taloia aurrean zutela argazki bat egin zuten dohaintzaren lekukotza jasotzeko.

Irailean erabakiko da Nafarroako Mendi Federazioan zein ibilaldirekin gauzatuko den 2024ko XXXXXXXXX IBILALDIA – IV. OCHOA DE OLZA MEMORIALA.  Iratxokoa bezain ongi atera dadila!