15 Jun, 26

Udaberriko Botxa Txapelketa

Atzo aurtengo binakako botxa txapelketaren 3. eta 4. Postua eta final handia jokatu ziren.

Lehendabizi Miel Ollok eta Mikel Goldarazenak Florentino eta Lierniren contra jokatu zuten, garaileak Mikel Goldarazena eta Miel Ollo geldituz.

Final handian berriz, Guillek eta Iñaki Joangok Roberto Martil eta Iñaki Morillasen contra izan zuten partidan, Iñakik eta Guillek 20-16 irabazita udaberriko botxa txapelketaren txapeldunak gelditu ziren.

Giro ederra izan genuen, finaletan baita txapelketa osoan zehar ere.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi.

14 Apr, 26

2026-04-17 HITZALDIA Bukelen diktadura El Salvadorren

Giza Eskubideen egoera aztertuko dugu, 4 urteko salbuespen-erregimenaren ondoren.

Ivania Cruz Unidecheko kide eta gaur egun Bilbon erbesteratuta dagoen Giza Eskubidee defendatzailea izango dugu gurekin.

Apirila 17 – 19:30 Kultur Etxean – Irurtzun

Alde batera utzi ezin dugun errealitate bati buruz informatzeko, hausnartzeko  eta eztabaidatzeko gune bat.

Zure zain gaude!

26 Mar, 26

2026ko IRATXOKO MUS ETA PARTXIS TXAPELKETA

Aurreko asteburuan amaieran eman genion urteko mus eta partxis txapelketa luzeari.

Mus txapelketan  Juana Urra eta Kontxi Ezkurdia izan ziren garaileak, Asensio Galartza eta José Julián Matxain menderatutak.

Josu Alegre eta Eduardo Murugarren 3.garrenak gelditu ziren, Ritxard Cidrian Eta Peio Partinez de Eulateri irabazita.

Partxisen berriz, Alicia Navarro eta Josune Astiz txapelketa irabazi zuten Txeli Garcia  eta Juana Urra irabaziz.

3.garrena Sagrario diez de Ulzurrun eta Mari Terez gelditu ziren Maite eta M. Paz Morenoren contra kokatuko partida irabazita.

24 Feb, 26

2026-03-01 – GROENLANDIA

Mendi Jardunaldiekin jarraituz, datorren igandean, martxoak 1, 19:00etan, Amaia Segurolarekin proiekzio-solasaldia izango dugu.

“BIDEA IREKIZ- BIDEA IREKIZ – GROENLANDIA”

2023an FEDMEko emakumezkoen alpinismo taldeak Groenlandiako ekialdeko kostura egindako espedizioa kontatzen duen dokumental sail baten bigarren atala da, glaziar zirku urrun batean zortzi eskalada bide berri irekitzea lortu zutena.

LEKUA: Kultur Etxean

Sarrera doan