05 May, 25

MILA ESKER!

Lokatz guztien gainetik, erauntsi guztien azpitik. Horrela egin zenioten aurre, joan zen larunbatean,  XXXIV. Sakanako Ibilaldian abiatu zinetenok. Beraz, ezer baino lehen, eskerrik beroenak agertzen joan  zineten mendizale guzti guztioi. Eta nola ez,  agertu ez arren, izena eman zenutenoi. Urteak joan urteak etorri, Sakanako Ibilaldiari neurrigabeko leialtasuna erakusteagatik, ez huts egiteagatik. Eskerrak, bihotzez.

Lokatz eta lohi guztien gainetik, bai. Hiru ibilbideetako zailtasunei eta eguraldi txarrari gogotsu eta alai arre egitea erabaki zenuten irteeran, Atakondoa frontoian azaldutakoek.  1044 guztira. Abiatu eta aurrera. Haur, nerabe, gazte, heldu eta adineko. Emakume zein gizonezko. “Bideak erakutsiko digu nola jokatu“.

Ibilaldia uzten joan ziren mendizaleak gutxienak izan ziren.  Egia da Uharten, Aralarren eta Madotzen Ibilaldia utzi zutela batzuk. Beste zenbaitek telefonoz jakinarazi zuten bidean atzera egitea erabaki eta helmugan agertuko zirela. Latasan, Arrantzaleen Bidea  aukeratu zuten askok Irurtzunera iristeko, Trinitatea utzita.  Kontroletako laguntzaileen kotxeek ere ez zuten atsedenik hartu partehartzaileak  “etxeratzeko“. Hala ere, 936 iritsi ziren frontoira.

Egunak zaparrada eta erauntsi gogorrak oparitu zizkien ibiltariei, baina helmugaratzean, hutsik egin gabe “Ongi” edo “Bagenekien nora gentozen” errepikatzen zuten.

Helmugan, Atakondoa frontoian, giro ezin hobea.  Ate aurrean lau mangera eta bi zaindari gogor pilotalekuan sartu baino lehen oinetakoak behintzat, zerbait txukundu behar zirela agintzeko. Ur hotza uraren gainean. Eta, hala ere, jendea pozik eta esker ona adieraziz, prakak, zangoak eta oinetakoak ongi  albardatuta.

Orokorrean, eguna ongi joan zen eta erorketak ugariak izanagatik, zorionez, istripu arin pare bat baizik ez zen izan.

Eta bukatzeko, eskaera: gorde, mesedez, zure egutegian apirilaren azken larunbata.  XXXV. Sakanako Ibilaldian eguraldi ona, izanen dugu. Ziur. Eta beti bezala ongi etorria izango zara, Irurtzunera, lagun. Datorren urtean elkar ikusi eta agurtuko dugu.

OHARRA: Kontuak egin gabe ditugunez, PARIS 365entzat zenbat diru lortu dugun ezin dugu oraindik esan, baina jakinaraziko dugu maiatzaren 10ean

07 Apr, 25

2025 IRATXOKO MUS eta PARTXIS TXAPELKETA

Iratxok antolatutako mus eta partxis txapelketaren emaitza.

18 bikote apuntatu ziren musean eta 16 partxisean.

EMAIZA

MUS

Irabazleak: Eduardo Murugarren – Iosu Alegre

Txapeldunordeak: José Julián Matxain – Asensio Galarza

Hirugarrenak: Asun Cuende – Maite Beraza

Laugarrenak: Marian Moreno – Santos Iragi

 

PARTXIS

Irabazleak: Julen Iragi – Markel Moreno

Txapeldunordear: Juani Medina – Begoña Boria

Hirugarrenak: Juana Urra – Txeli García

Laugarrenak: Maribi Astiz – Lourdes Beloqui

20 Feb, 25

MENDI JARDUERAK – IRTEERA 2025-02-23

LARRAZPIL EZOHIKO BIDETIK

Irurtzundik Larraun ibairantz joko dugu eta, zurezko zubia gurutzatuta, usategietara iritsiko gara Goldarazko bidezidor zaharra hartzeko. Lehenengo sorora iristean, ezkerrerantz egingo dugu Larrazpileko kaskoetan barrena, muga-mugatik  trikuharriraino heltzeko (1.025m). Lainorik ez bada bista ederrak ditu mendiak eta, gainera, bide ia ezezaguna da. Trikuharritik Upetara (Madozko gaina) jaitsiko gara eta, Itxasperrira heldutakoan, Lakturalen barrena Irurtzuna iritsiko gara. Ibilbideak 3,5/4 ordu inguruko iraupena izango du

20 Feb, 25

MENDI JARDUERAK 2025-02-22 eta 23

Pasa den Igandean Mendi film-eko onenaz disfrutazeko aukera izan eta gero, asteburu honetan ere jardunaldiz beteta gatoz.

Gorde datak, otsailak 22, larunbata, arratsaldeko 19:00etan gurekin Xabier Zarranz izango ditugu eta berarekin hitz egiteko aukera ere izango dugu (Deskribapena kartelean).

Igandean, asteko, goizean mendi irteera batekin hasiko gara, goizeko 09:00etan Iratxo elkartetik.

Ondoren, Himalaya: Mendia eta Kulturak, Unai Razkin eta Haizea Ramirez de Alda-k, Ladakh, Kaxmir eta Indian barrena egindako bidaia ezagutzeko proiekzio-solasaldia eskeiniko digute.

06 Feb, 25

MENDI JARDUERAK, OTSAILAK:16, 22 ETA 23

Iratxotik prestatu ditugun Mendi Jardunaldiak aurkezten ditugu:

IGANDEA 16 – 19:00h

3 proiekzio mendi film onenarekin:

HAIZE LERROAK, 13m   https://mendifilmfestival.com/es/mendi-film-2024-es/peliculas-2024/haize_lerroak

 

THE ICE BUILDERS, 15 m  https://mendifilmfestival.com/es/mendi-film-2024-es/peliculas-2024/the_ice_builders

 

NUPTSE, L´INACCESSIBLE ABSOLU 67 m https://mendifilmfestival.com/es/mendi-film-2024-es/peliculas-2024/nuptse,_l-inaccessible_absolu

Proiekzioa – solasaldia

Sarrerak: 6€
www.irurtzun.eus
eta/y Kultur Etxea”

LARUNBATA, 22 – 19:00
212 MOUNTAINS

Trailer: https://www.ladocfilms.com/index.php/212-mountains/

Nafarroako mendi korrikalari onenetako baten ibilbide pertsonala eta kirol ibilbidea.

Proiekzioa- solasaldia

AURKEZTEN DU: XABIER ZARRANZ

euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin

Sarrera doan

 

 

IGANDEA 23
09:00 MENDI IRTEERA IRURTZUN INGURUAN. IRAUPENA:  gutxi gorabehera: 4 ordu.
19:00 – HIMALAIA : MENDIA ETA KULTURAK – Ladakh, Kaxmir eta Indian barrena

Indian zehar bidaia, bere mendiak eta kultura ezagutuz
AURKEZTEN DUTE: UNAI RAZKIN ETA HAIZEA RAMIREZ DE ALDA.

Proiekzioa – solasaldia – (euskeraz)

Sarrera doan.