19 Aug, 15

Artoustetik Sallenterainoko zeharkaldia egin behar dutenek  bokata pare bat eraman behar lukete, bata hamarretakorako eta bestea bazkaltzeko, berandu egingo baitzaigu ibilaldia bukatzerako.

Joan-etorria trenez egin behar dutenek hamarretakoa eraman behar dute. Bazkaria ere autogestionatu behar dute. Baina 2:00etarako Sallenten izango direnez, jatetxeren batean bazkaldu ahal izango dute edo eraman dutena, aukeran.