21 Aug, 24

Irurtzundik Benasquerako bidaiak lau bat ordu iraungo du. Beraz,  larunbata aprobetxatzeko, goiz abiatzea komeni da, Llanos del Hospitalera 11:30ak aldera iritsi eta lauzpabost ordu izateko lekua ezagutzeko. Hona bi egunetako programa.

1.- Abuztuaren 31, larunbata

7:30:      Irurtzungo autobus geltokitik abiatzea.

9:30:      Geldiketa teknikoa (30 minutu) Boltañan: komunak, kafetxoa…

12:00: Llanos del Hospital (Aneto-Maladeta parke naturala).

 Hemen hasiko da egitaraua bikoizten. 

12:15: A AUKERA – GORGUTES IBONA

Zailtasun ertaineko ibilaldia, 600 metro inguruko desnibelarekin, ibones de la Solana (2220m) eta Gorgutes ibonaz (2320m) gozatzeko eta Frantziako mugara iristeko aukera ematen duena. Ur-jauzi txikiak eta Aneto eta Maladeten bista zoragarriak. Lau ordu inguru pauso lasaian                        

 A AUKERA –    VILLAMORTA IBONAK  

Ibilaldi erraza eta desnibel gutxikoa Villamorta ibonetara. Ikuspegi ederrak eskaintzen ditu, Aneto eta Maladeten lehen mailako panoramekin gozatzeko.

 17: 00:  Guztientzat 

Vado de l’Eespitalen autobusa hartu hotelean gelak banatzeko.

19:30:    Benasque ezagutzeko aukera.

21:00:   Afaria hotelean.

2.- Irailaren 1a, igandea.

  A AUKERA  –  TUC DE MULLERESERAKO IGOERA.                                                    

 6:30: Gosaria hotelean.

7:30:     Autobusa Vado de l’Espitelera .

8:00:     Autobusa hartu la Besurtara ailegatzeko.

8:30:     Tuc de Mulleresera abiatzea.

3.000 metroko gailur erraza. Igoera luzea, baina zailtasunik gabea. Hori bai, kontuz ibiltzeko igoera.  El Forau de Aigualluts eta hainbat paraje eder zeharkatuko ditugu: errekak, ibonak…

5:30:  (Beranduenik  La Besurtan autobusa hartu behar dugu Vado de l’Espitalen bukatzeko. Han izango dugu zain Mugiroarra.

   B AUKERA  –    LA BESURTA – IBÓN DEL TORO                                                        

8: 00:    Gosaria hotelean.

9:00:     Autobusa Vado de l’Espitelera.

9:30:     Autobusa hartu la Besurtara ailegatzeko.

10:00:    Ibilaldiari ekingo diogu.

Aigualluts ezagutu eta gozatuko dugu: Forau delakoa, ur-jauzia eta Aiguallutseko zelaia (Mulleresko igoeraren ibilbide bera). Toroko lepora desbideratu eta izen bereko lakura iritsiko gara bukatzeko, bi ordu inguruko ibilaldian, zailtasunik gabe.

5:30(Beranduenik)  La Besurtan autobusa hartu behar dugu vado de l’espitalen bukatzeko. Han izango dugu zain Mugiroarra.

AUKERAK DESKRIBATZEN 
 LARUNBATA  –  VILLAMORTA IBONAK

  Vado de l’Espitaleko aparkalekutik abiatu, eta, hotelaren ezkerraldetik, belardi eta zuhaizti guneetatik jarraituko dugu. Benasqueko Portillonera doan bidegurutzea utzi, eta Besurtarantz jarraituko dugu, eskuineko adarretik. Bidezidorrak aurrera egiten du zelaien eta pinu beltzen artean. Artzainen aterpe txiki baten ondotik igaroko gara. Kartelek Besurtara eramaten gaituzte (txiringitoa eta estalpea). Renclusarako bidea utzi, eta, ibaia zeharkatu bezain laster, ezkerreko bidexka hartuko dugu komunaren atzetik. Minutu gutxiren buruan Villamorta baxura iritsiko gara (1.957m). Hain zehaztuta ez dagoen bidexka batetik Villamorta garaira (2.069m) iritsiko gara, eta bide beretik itzuliko gara argazki saioaren ostean.

 GORGUTES IBONA

Vado de l’espitaletik abiatuko gara hotelaren ia parean Gorgutes errektxoaren eskuin aldetik igotzen hasteko, lehenengo ur-jauzia aurrean dugula. Basoan sartzean bidexka aurkituko dugu eta berari jarraitzea besterik ez dago. Bigarren ur-jauzira iristean, erreka zurezko zubi batetik gurutzatuko dugu (2.000m). Goraxeago, eskuinera hartuta Ibones de la Soranara iritsiko gara eta hauek ikusitakoan atzera egingo dugu Gorgutes ibonerako bidea berrartzeko. Ibonera heldutakoan Frantzia eta Espainaren arteko mugaraino hurbil gaitezke vado de l’espitalera itzuli aurretik. Jaitsiera bide beretik egingo dugu.

 IGANDEA  // DOMINGO –  TUC DE MULLERES

3.000 metroko gailur erraza. Igoera luzea, baina zailtasunik gabea. Hori bai, kontuz ibiltzekoa.  La Besurtatik (1900m) abiatuta, Aigualluts paraje zoragarri bezain berezia zeharkatutakoan, Escaletako haranean gora egingo dugu, aurrean la Forcanadaren  tontor bikoitza gidari. Kartel batean Mullereserako norabidea ikusiko dugu. Harana itxi egiten da eta,  errekaren ibilgua/zuloa utzita, eskuineko harkaitzaren gainean harri-mutilek erakusten digute bidea (hau da bidearen zatirik nahasgarriena eta kontuz ibiltzekoa). Resalte hori gaindituta, errekaren ondoan egingo dugu aurrera lehenengo ibon txikira iristeko. Aurreraxeago Escaletako  ibonak (2336m) topatuko ditugu eta harkaitzean gora egingo dugu harri-mutilak segituz  lepoko ibon txikira  (2460m) iritsi arte. Erreka gurutzatuta aldapa gogorra dugu aurrean.  Eskaletako goiko ibona (2639m) dugu orain zelaitxo batean eta hortik aurrera tontorrera bideratuko gara harri artean (3.009m). Litekeena da elurtegiren bat izatea.

 Paisaia, zoragarria: Aneto-Maladetas tontorrak, Besiberriak, ibonak nonahi. Gozatuaren ondoren, bide beretik  jaisteen hasteko garaia da. 

 LA BESURTA – IBÓN DEL TORO

Bidean hasi eta azkar la Renclusarako gurutzea utziko dugu ezkerretik aurrera egiteko. Forau de Aigualluts (erreka desagertzen den zuloa) eta Aiguallutseko  ur-jauzian argazki saioa eginda, Plan de Aigualluts zelai ederra zeharkatu behar da  “Coll de Toro 40’ ” seinalea topatzeko. Ezkerreko sakanean sartuta, metro batzuk igo behar dira (bidea ongi presatuta dago). Bigarren zelai baten  bukaeran bigarren seinalea ikusiko dugu

Gure markari jarraituta (ezkerrera) Del Toro lepora iritsiko gara eta, pixka bat jaitsita, Del Toro ibona (2222m) izango dugu gure bigarren argazki saiorako eszenatoki bikain. Zerbait lasai pikatuta itzulerari helduko diogu bide beretik.