23 Dec, 15

BERRIOBEITI- IRURTZUN- SAN MIGEL

Mendizaleen eguna ospatu genuen abenduaren hogeian. Urtero bezala ?. Ez, Aurten 50. urtemuga ospatu egin da. Orain dela 50 urte hasi ziren mendizale zaharrek Aralarrera modu antolatua joaten. Garai hoietan ez zegoen errepiderik. Baraibareraino joaten ziren eta hortik aurrera oinez. Meza entzutera joaten ziren. Hor goian, Monastegian, On Inozentzio Aierbe zegoen eta bera izan zen pertsona inportantea data eta lekua finkatzeko.  Inozentzio joan da baina data eta lekua mantendu da.

Uharte Arakiletik,  Madozetik eta Barabaretik igotzen da Aralarrera. Mendizale asko igotzen dira. Batzuk,  mezara joaten dira eta beste batzuk tabernara. Gero denondako hamaiketakoa eta musika.

Aurten, taldetxo bat pentsatu genuen egitea Iruñea- Irurtzun-San Migel. Eguna ailegatzerakoan Iruñetik atera ordez Berriobeititik atera ginen.  Iratxon, gosaldu, ongi gosaldu, nola ez eta San Migel atera abiatu ginen. Guztira 6 ordu inguru. 31 kilometro eta 1211 metro desnibela. Mendizale batzuk, goiz altxatu ordez, Irurtzundik atera ziren eta lasai lasai Aralarrera. Eguerdirako denok etxera.