Julen Iragi eta Santos Iragi txapeldunak
Bukatu egin da binaka txapelketa. Igande arratsaldez jokatu ziren azkeneko partidak eta hor Santosek eta Julen Iragik irabazi zieten Mikel ollo eta Txutxurini.
Hirugarren eta laugarren posturako. Alicia Navarrok eta Pakita Arruabarrenak irabazi zieten Juanito Maestreri eta Luis Arrasateri.
Binaka txapelketa bukatu ondoren hurrengo egunotan hasiko da banaka txapelketa. Urriaren 3-4an ospatuko da Iratxoko botxategian elkarteen arteko botxa jardunaldia.
Jardunaldi horrekin amaitutzat emanen diogu aurtengo denboraldiari.