31 Aug, 16

Joan den astean hasi zen botxa haur txapelketa.  Hogei lagun inguru ari dira parte hartzen. Egunero, zazpietatik aurrera Iratxoko botxategian jokatzen dira partiduak.

Txapelekta irailaren bostean bukatuko da eta ondoren hasiko da helduen binaka txapelketa. Binaka bukatu ondoren, banaka hasiko da eta urriaren erdialdean bukatutzat emanen diogu aurtengo denboraldiari.  Hala ere, udazkenean Iruñerriko edo nafarroako txapelketa hasiko da eta Irurtzungo hirukoteek parte hartuko dute.