BINAKA ETA BANAKA BOTXA TXAPELKETAK

BINAKA TXAPELKETA

Irailaren 7tik  22ra.

Azken eguna izena emateko: Irailaren 5ean.

 

BANAKA TXAPELKETA

Irailaren 25etik Urriaren 6ra

Azken eguna izena emateko: Irailaren 21ean.

 

Botxak

JOLASTU NAHI DUZU BOTXETAN IRATXOKO BOTXATEGIAN ?
Ostegunetan, arratsaldeko 8:00etatik aurrera

BANAKA BOTXA TXAPELKETA

Larunbatean bukatu zen banaka botxa txapelketa. Hemezortzi lagunek hartu dute parte.  Jokalari bakoitzak lau botxekin jolastu ditu partiduak.

Finala Txutxurrin eta Xabier Goñiren  artean izan zen . Txutxurrinek irabazi zuen .

12-9.

Hirugarren eta laugarren postua Santos Iragi eta Mikel Gelbentzuren artean izan zen. Santosek irabazi zuen txorizo handia.

Aurreko astean elkarteen arteko jardunaldia ospatu zen. Txantrea, Antsoain, Berriozar eta Irurtzunek parte hartu zuten. Txantea aldera joan ziren gaztak.

Bi ekitaldi hauekin bukatu da aurtengo denboraldia. Azaroan hasiko da Nafarroako Txapelketa. Irurtzundik hiru hirukotek parte hartuko dute.

xabier-eta-txutxurrin-psantos-eta-mikel-edurnerekin-p

BINAKA BOTXA TXAPELKETA 2016.

Xabier Agustino eta Jabier Larraiotz txapeldunak

 Bukatu egin da binaka txapelketa. Larunbat arratsaldez jokatu ziren azkeneko partidak.  Xabier Agustino eta Jabier Larraiotz finala irabazi zieten Guillermo Juangori eta Iñigo Carballori.

Hirugarren eta laugarren posturako. Santos eta Julen Iragik irabazi zieten Asentsio Galartzari eta Josune Astizi.

Binaka txapelketa bukatu ondoren hurrengo egunotan hasiko da banaka txapelketa. Eta botxekin buklatzeko  Urriaren 1-2an ospatuko da Iratxoko botxategian elkarteen arteko botxa jardunaldia.

Jardunaldi horrekin amaitutzat emanen diogu aurtengo denboraldiari.

txapeldunordeak-blog taldea-blog

 

Banaka Botxa Txapelketa 2016