HAURREN BOTXA TXAPELKETA

 

JULEN IRRIBARREN ETA IÑAKI JUANGO 2016ko BOTXEN TXAPELDUNAK.

Abuztuaren  25ean abiatu zen, Iratxoko botxategian,  Haurren Botxa Txapelketa.  Txapelketa Iratxo elkarteak  antolatu du.  Aurten, guztira 8 talde lehiatu dira, hogei lagun inguru, kontuan izanda titularrak eta ordezkoak.  Guztira 31 partida jokatu dira, giro onean. Botxak etorkizuna du Irurtzunen, argi dago.

Astelehenean jokatu ziren aurrefinalak eta finalak.

Final handian Julen Iribarrenek eta Iñaki Juangok Aitor Albizu eta Julen Martirena hartu zituzten menpean, 8 eta 15.

Iker eta Asier Jimenez izan dira hirugarrenak eta Iago Albizu eta Aitor Saralegi laugarrenak.

 

txapeldunordeak-blog aitor-albisu-julen-martirena-iago-albizu-aitor-saralegi-bolgandrea-jokoan-blog

Irailaren 6an, Berriozarren jokatu zen Berriozar-Irurtzunen arteko jardunaldia. Urte honetan Berriozarrak garaileak izan dira.

BOTXA DENBORALDIA JOTAFUEGO

Joan den astean hasi zen botxa haur txapelketa.  Hogei lagun inguru ari dira parte hartzen. Egunero, zazpietatik aurrera Iratxoko botxategian jokatzen dira partiduak.

Txapelekta irailaren bostean bukatuko da eta ondoren hasiko da helduen binaka txapelketa. Binaka bukatu ondoren, banaka hasiko da eta urriaren erdialdean bukatutzat emanen diogu aurtengo denboraldiari.  Hala ere, udazkenean Iruñerriko edo nafarroako txapelketa hasiko da eta Irurtzungo hirukoteek parte hartuko dute.

Botxas

Jolastu nahi Baduzu botxetan, ostegunetan Iratxoko Botxategian, 07:300etatik aurrera.

IRATXO BOTXA TXAPELKETA 2016

 

LIRAINAK TXAPELDUN BOTXA TXAPELKETAN.

Lirainak taldea, Julen Iragi, Santos Iragi eta Marian Moreno txapeldunak suertatu ziren igandeko finala.  Finala oso partidu borrokatua izan zen. Aurkariak,  Mikel Ollo, Txutxurrin eta Xabier Goñi oso arerio gogorrak izan ziren.   Bi taldeek partidu ikusgarria eta oso ondo jokatua eskaini zuten.

Azkenean Txutxurrinek, Jabierrek eta Migelek aurre hartu zieten 19-17 baina ez zuten bukatu partidua eta hurrengo jokaldian  Lirainak taldeak ez zuen barkatu.

Hirugarren eta laugarren postuetan Iñigo Carballok, Javier Larraiotz eta Xabier Agustinok errez irabazi zuten  partidua Tximeletaren kontra.

Hemen dituzue emaitzak eta argazkiak:

AURREFINALAK

LIRAINAK  –  TXIMELETA                   20-7

XABIER – MIGEL – TXUTXURRIN –  IÑIGO – JABIER – XABIER. 20-13

 3.ETA 4. POSTUAK ETA FINALAK.

3 ETA 4. POSTUAK TXIMELETA – IÑIGO . JABIER. XABIER. 10-203

FINALA                        LIRAINAK. TXUTXURRIN. JABIER – MIGEL 20-19

 

Santo.Julen.Marian. Txapeldunak

TXAPELDUNAK.  LIRAINAK.  Santos Iragi. Julen Iragi. Marian Moreno.

Txutxurrin. Jabier.Migel

 2º POSTUA. Txutxurrin. Jabier Goñi – Migel Ollo

Iñigo.Xabier.Jabier.WEB

 3. POSTUA. Iñigo Carballo. Javier Larraioz. Xabier Agustino.

Pakita. Josune. Alizia

4. POSTUA. TXIMELETA. Pakita Arruabarrena. Josune Astiz. Alizia Navarro.

Botxak 2016

BOTXAK 2016

Asteburu honetan hasiko da botxa txapelketa. Zazpi taldek eman dute izena eta iratxoko botxategian arituko dira jotake hurrnego asteetan.
Ekainaren 12an izanen dira finalak. Ea nork eramaten duen urdaiazpikoa

Egutegia 2016