BUJARUELO – SARRARETS- TAILLON

Abuztuaren hirugarren asteburuan erreserbaturik genuen Pirineotara joateko. Ezin da utzi bisita egin gabe Pirineotara udan. Aurten aukeratu genuen Bujaruelo aterpea eta Taillon mendia. Leku zoragarria. Aterpea, Ordesako atean, Ara erreka ondoan, Santiagoko bidearen ospitala hospitalaren arrastoak eta zubi mediebala gure oinetan.
Iratxon ez zuen arrakasta handirik deialdiak. Agian, urteak pasatu dira aterpe batean lo egiteko. Hala ere, bederatzi lagun atera ginen larunbatean, abuztuak 26, Bujaruelo aldera.
Bidaia ongi egin genuen. Torlan gelditu garagardoa hartzeko eta zortitarako aterpean geunden. Afaldu, ongi afaldu eta berehala ohera.
Igandean goiz goizetikan atera ginen Taillon aldera. Lehenengoa, Bujarueloko portua. Ondoren Sarrarets aldera. Aterpea itxita zegoen. Berritzen ari dira. Bikoiztu egin dute aterpea, eta ondoren Roland-eko bretxara. Elur pixka bat zapaldu eta behatza “el dedo” eskerraldean utzi ondoren tontor aldera. Guztira 1.800 metro desnibela eta lau ordu inguru, 3.144 metro. Mendi erreza.
Goian geundenean, euria, kaxkabarra eta hotza. Gogo handirik ez, hor gelditzeko. Berehala beheraka. Metro batzuk galdu eta ekaitza joan zen. Bokatak, txokolate eta ardoa dastatu ondoren bailara aldera.
Arratsaldeko lauetarako berriro aterpean geunden. Bañua hartu, Ara errekan, beste bokata bat jan, garagardoak, “caramelo” ardoa dastatu eta etxe aldera.
Manolo, Juana, Santos, Iñaki aita eta semea, Roberto, Xabier, Maider eta Mikel izan ginen aurtengo mendizaleak.

6 Comments on “BUJARUELO – SARRARETS- TAILLON

  1. Pingback: strapon pegging

  2. Pingback: prostate toy

  3. Pingback: adult sex games

  4. Pingback: period cup

  5. Pingback: best vibrators

  6. Pingback: hitet e reja 2021 shqip