05 Jan, 17

Abenduaren 31an irurtzundarrek eta ingurukoek zita bat dute Erga mendian. Hor elkartzen gara helduak, gazteak eta umeak. Denbora gutxitan tradizioa bihurtu da. Ergara igo eta gosaria prest. Txistorra eta urdaia. Iratxoko lagunak hor daude, jotake.

Aurten, Oscar falta zen. Espero dugu hurrengo urtean gurekin egotea. Animo, Oscar.

Gosaldu ondoren, argazkia egin eta etxera bueltatu. Ea hurrengo urtean elkar ikusten dugun.

Aurten eguraldi bikaina. Goian eguzkia eta bailaran hotza. Ez zuen ematen gogorik jeisteko.

Hurrengo zita, urtarrilaren 6an, Beriain. Unanutik igo eta Uharte Arakilera jeitsi. Fesko-freskoa izanen dugu goiza.