13 Nov, 18

Joan zen igandean, azaroaren 11n, eta San Martin Festetako ( Irurtzungo patroia) programazioaren barruan Iratxo Elkartean jokatu zen egun honetan antolatzen den ohiko “Mus Txapelketa Azkarra”.

Hogeita zazpi bikote aritu ziren lehian giro ezin hobean.

Txapeldunak Jose Julian Matxain eta Jesus Dorai izan ziren .

Bigarren postua Juanito Maestre eta Patxi Goikoetxea bikotearentzat izan zen.

Hirugarren postuan Unai Razkin eta Txiki Iriarte sailkatu ziren.

Luis Arrasate eta Maximo Martinez Geratu ziren laugarren postuan.

Ohorezko postu hauetan sailkatutako guztiek zegozkien sariak jaso zituzten eta  gustura alde egin zuten Iratxorik beraien urdaiazpiko, gazta eta botila ardoarekin.

Ikus daitekeenez ez zen emakumerik izan lehen sailkatuen artean. Ia datorren urtean…

ARGAZKIAK