Aurten beste urteetan bezala, Iruñerriko botxa txapelketa martxan dago.
Aurreko asteburuan, Iratxoko taldea, Antsoaingo botxategian 20- 6 galduta hasiera eman zion txapelketari.
Aurten beste urteetan bezala, Iruñerriko botxa txapelketa martxan dago.
Aurreko asteburuan, Iratxoko taldea, Antsoaingo botxategian 20- 6 galduta hasiera eman zion txapelketari.
Animatu bikoteka jolastuko dugun botxa txapelketara!!!
Hasiera irailaren 15etik aurrera izango da.
Izena emateko azken eguna, irailak 14.
Izena emateko: 682 777376
Asteazkenean bukatu zen binakako botxa txapelketa. Zortzi bikotek parte hartu dute eta partaide berriak azpimarratu behar da.
Hauxek izan ziren emaitzak:
3. eta 4. Postuak
Maribi Astiz -Alizia Navarro VS Migel Ollo- Mikel Gelbentzu 8- 15
Finala
Xabi Agustino – Geaxi VS Florentino Beraza – Mikel Goldarazena. 6-15
Badator, badator aurtengo botxa txapelketa!!!
Bikoteka jokatzeko izango da eta jokua ezagutu ez arren jolastera animatzen zaituztegu.
Zatoz botxetaz disfrutatzera, ez zara aspertuko!!
Hasiera: urriak 3
Izena eman urriak 2 baino lehen.
Tlf. 620 190277 edo 638 324345
BOTXA TXAPELKETA
HASIERA: Maiatzak 18
APUNTATZEKO AZKEN EGUNA: Maiatzak 14
NON: Iratxon
IZENA EMATEKO: 638 324345
Berriozarko Cesar Salon eta Luis Lopez txapeldunak Iratxoko Botxa Sari Nagusian
Joan den larunbatean burutu zen Elkarteen arteko botxa txapelketa Iratxoko botxategian. Goizez eta arratasaldez izan ziren botxa partiduak. Zortzi bikotek parte hartu zuten eta giro onean burutu zen.
Azkenean, gaztak Berriozar aldera joan ziren. Cesar eta Luis izan ziren irabazleak. Bigarren postuan, Mikel Goldarazena eta Florentino Beraza. Hirugarrenean Eneko Ciaurriz eta Jabi Ayensa, Antsoaingoak eta laugarren postuan, Migel Ollo eta Tere Yeregi, irurtzundarrak.
Txapelketa honekin bukatu da aurtengo botxa denboraldia Irurtzunen. Hurrengo hilabetean Iruñerriko botxa txapelketa hasiko da.
Gaur , hilak 23, final laurdenak jokatuko dira eta bihar aurrefinalak eta finala Iratxoko Botxategian. 18:30 etik Aurrera.

Azkeneko bi asteetan Binaka Botxa Txapelketa egin dugu Iratxoko botxategian. Joan den urtean, pandemia dela eta, ez zen ezer egin eta aurten errekuperatu izan dugu joku tradicional hau. Guztira hamaika bikotek parte hartu dute eta giro onean egin da txapelketa. Azpimarratu behar da partaide berri asko izan direla eta gogoz ekin diote jokuari.
Hurrengo astean Bakarka Txapelketa eginen da eta hilabete bukaeran Elkarteen arteko Jardunaldia eginen dugu. Txantrea, Antsoain, Amaia, Berriozar eta Irurtzungo botxalariek parte hartuko dute asteburuko txapelketa azkarra.
Aipatzekoa merezi du jokatutako finala. Dani Gainza eta Iñaki Juango partida osoa aurretik joan ondoren galdu egin zuten Mikel Goldarazenarekin eta Florentino Berazarekin 14-15.
Hauxe gelditu zen sailkapena:
1.- Mikel Goldarazena – Florentino Beraza.
2.- Dani Gainza – Iñaki Juango.
3.- Julen Iragi – Santos Iragi.
4.- Mikel Ollo _ Josu Ollo.
Ondoan agertzen dira emaitza guztiak.
Irailak 1 eta 2:
Botxa Txapelketa Iratxon.
Gaur, aurrefinalak eta bihar finalak izanen dira.
Guztira 11 bikotek parte hartu dute eta oso giro onean burutu dira partidak.
Hurrengo astean, 5, 6 eta 7, Haur Txapelketa izanen da eta 13tik aurrera Bakarka Txapelketa.
Irailaren 24 eta 25ean Elkarteen arteko Txapelketa.

Binaka botxak txapelketa antolatu dugu. Aste honetan izena
emateko, wasap ( 620-190277) edo Iratxon.
Ostiralean azkeneko eguna. Abuztuaren 17an hasiko gara.
Osasun neurriak beteko dira txapelketan.
