21 Sep, 26

11-09-2026 EUSKAL HERRIKO ERDIGUNERA IBILALDIA

Urriaren 11an Euskal Herriko erdigune geografikora mendi ibilaldia ospatuko dugu berriz, Felix Isasa ingeniariaren aburuz Nfarroan, andiako Mendilerroan, San donato baselizatik gertu dagoen puntua. Kalkulua egiteko Felix Isasa barizentroaren kontzeptuan oinarritu da.

EGITARAUA

08:45 Senosiainetik (Askan)

09:30 Irteera Irañetako bordatik

11:30 Ekitaldia

  • Trikitilariak
  • Hizlariak
  • Omenaldia: Juan Mari Feliu eta Felix Isasa

13:30 Pintxopotea Irañetako bordan

14:00 Bertsolariak: Idoia Granizo eta Sahats Karasatorre

Euskal Selekzioaren aldeko argazkia

14:30 Bazkaria (20€) Irañetako bordan (Irañetako baba txikiak)

Bazkarirako eman izena: 620 190277

EMAIL: iratxomendi@gmail.com

Izena emateko azken eguna: urriak 9

KARTELA

24 Feb, 26

2026-03-01 – GROENLANDIA

Mendi Jardunaldiekin jarraituz, datorren igandean, martxoak 1, 19:00etan, Amaia Segurolarekin proiekzio-solasaldia izango dugu.

“BIDEA IREKIZ- BIDEA IREKIZ – GROENLANDIA”

2023an FEDMEko emakumezkoen alpinismo taldeak Groenlandiako ekialdeko kostura egindako espedizioa kontatzen duen dokumental sail baten bigarren atala da, glaziar zirku urrun batean zortzi eskalada bide berri irekitzea lortu zutena.

LEKUA: Kultur Etxean

Sarrera doan

24 Feb, 26

2026-02-27 PROIEKZIOA – AMAIURKO BIDEA

Mendi Jardunaldiekin jarraituz, datorren ostiralean, hilak 27, 19:00etan gurekin izango dugu Ekaitz Maiz.

Euskal mendizale talde batek espedizio bati ekiten dio Indiako Himalaian dagoen Ladakh eskualdea esploratzeko, eskalatzeko horma eta mendi birjinen bila. Amaiurrerako bidaian zehar, filmak eskaladetan bizitako esperientzia eta emozio biziak jasotzen ditu.

Sarrera doan

DCIM100GOPROGOPR5065.JPG

 

18 Feb, 26

2026ko Mendi Jardunaldietako ibilaldia

EGUNA: 22

ORDUA: 09:00

Iratxo – Arrantzaleen bidea – Burdinezko zubia – Errepidera igo – Kaxernako aska – Artola – Erga – Trinitatea – Aizkorbe – Plazaola – Irurtzun.

Erga mendia eta bere inguru ederra gozatzeko aukera eskaintzen duen ibilaldi ertaina. Lasai ibilita, hiru bat orduko iraupena izango du.

Aperitibo moduan, arrantzaleen bideko txokoak eta Larraun errekaren ibaiertzak gozatuko ditugu, zubitik zubira bidaiatuz antzara-jokoaan bezala. Burnizko zubia gurutzatu orduko errepidera igo eta kaxarnako askara zuzenduko gara 3. kilometroko Trinitateko bide arrunta hartzeko. Artolako txokora iritsitakoan eskuinera hartuko dugu Ergako tontorrera bizkarrez bizkar igotzeko. Begirada 380 graduko airetiko bidaia laburrean askotan ikusi ditugun paisaia, herri eta tontorretan pausatuta, Trinitateko ermitan egingo dugu geldialditxoa mokadutxo bat hartu eta Aizkorbera jaisteko. Irurtzuna Plazaolako bidetik irirtsiko gara.