ELKARTASUN AFARIA 2023-02-25

Aurreko egunean Turkian eta Sirian izandako lurrikararen berri izango duzuela ari gara ikusten. Egoera horren aurrean, ezin gara besoak gurutzatuta egon. Horregatik Irtatxon, Elkartasun Afaria, antolatu dugu urrengo larunbata 25, 21,30etan, dirulaguntza Zaporiari emango diegu, Turkiako eta Siriako errefuxiatu-guneetara ahalik eta lasterren bidaltzeko, Asociación…

HITZALDIAK ETA MUS TXAPELKETA IRATXON EGUBERRI AURRETIK

“Merkatu elektrikoari buruzko hitzaldia eta fakturak ulertzeko tailerra” Goiener kooperatibako kide batek eskaini zuen, abenduaren  13an, gazteleraz. 30 inguru bazkide eta kanpoko lagun bildu ziren ekintzan eta gaiaren inguruko informazio zabala jasotzeaz gain, faktura elektrikoaren inguruko zalantza ugari argitu ziren. Ordu eta erdi luzez…

ACTIVIDADES PARA EL DOMINGO DIA 9 DE JUNIO

EKAINAREN 9an, DISFRUTA DITZAKEGUN EKITALDIAK Iratxoko “Bazkiade Eguna “ospatzeko zenbait ekitaldi antolatu dugu. Iragana eta oraina elkarrekin ikusteko eta bizitzeko aukera izango dugu. ARGAZKI ERAKUSKETA “ Lagun berriak-tik Iratxoraino oroimenak” Elkartean, ekainaren 7an, 8an, eta 9an, ( asteburu osoan ikusgai egongo da.) IGANDEAN, 9an,…

IRATXOKO BATZAR NAGUSIA

Heldu den apirilaren 7an, Iratxo Elkartean burutuko den BATZAR NAGUSIAren berri eman nahi dizuegu ohar honen bidez. Bilkura, lehendabiziko deialdea 16:00etan izango da eta 16:30etan bigarrena.

Patxaranak biltzeko

Hurrengo larunbatean, irailak 2,” patxaranak” biltzeko auzolana egiteko deialdia. Goizeko 9:00 etan Iratxon.

AUZOLAN

Ekainaren 3an eta 4ean, goizeko 9:00etan hasita, ondoko lanak egiteko auzolan deialdia egiten dugu: – Lehioak lixatu eta bernizatu. – Hesiak lixatu eta margotu. – Sarrerako bankuak margotu. Bazkide guztiak parte hartzera gonbidatzen ditugu.

EUSKARAREN ALDE LAN EGITEAGATIK, SARITUA

EUSKARAREN ALDE LAN EGITEAGATIK, SARITUA Iratxo elkarteak jaso zuen joan den ostiralean saria Ziordiko Udaletxean. Sakanako Makomunitateak banatu zituen 2015-2016ko Kirol Sariak. Hoietako bat Iratxo Elkarteari eman zion. Euskara erabiltzeagatik kirol ekintzetan, bereziki mendian eta botxetan. Manolo Morenok eta Jose Jabier Sarasolak jaso zuten…

IRATXO ELKARTEA SARITUA

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak saria eman dio Iratxo elkarteari Euskara bultzatzeagatik kirol ekintzetan. Sakanako Mendi ibilaldia, Sakanako Mendigoizaleen partaidea izatea, urteroko mendi egutegia eta botxa egutegiak kontuan izan ditu epai-mahaiak. Gaur banatuko dira sariak ZORIONAK. EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU ELKARTEAN praktikan jarri behar dugu.

“Euskarak 365 egun”

Irurtzun eta Arakilen “Euskarak 365 egun” kanpainarako, aurten, abesti bat grabatu du HAMAIKA ALDIZ taldeak Julio Sotoren hitzetan oinarrituta eta kantua “jazteko” eta herriratzeko bideoklip bat grabatuko da. Horrela, bai kantua bai euskara ziur denon ahotan izango ditugula!! Asmoa gauzatzeko denon laguntza beharrezkoa da…

KAFE-TERTULIA / Iratxoko etorkizuna

Heldu den  Otsailak 20an, Iratxo Elkartean burutuko den KAFE-TERTULIA ren berri eman nahi dizuegu ohar honen bidez. Arratsaldeko  16:30etan izanen da  Bazkide berriak izateko eskaera batzuk jaso ondoren, eta erantzuna eman ahal izateko, Iratxoko etorkizunaren inguruko  eztabaida sakona behar dela pentsatzen dugu zuzendaritza batzordean….