MADOTZ-AKIER-ODERITZ- SAGARDOTEGIA

Oso irteera polita martxoaren 20koa eta erantzun onekoa. Hamabi mendizale abiatu ginen Madotzetik Agiri herri zaharrerantz. Hego haize nahiko zakarra leku irekietan eta hodei susmagarriak. “Ia ez garen bustitzen”. Eta ez ginen busti eta haize ere ahultzen joan zen. Agirira heltzean Atako harratean gora…

(Español) 06-01-2022 Beriain

BELATE-BERUETE 2021

Hamabi mendizale bi taxitan. 2020ko kopuruaren bikoitza. Belate-Beruete bizirik dago. Egunsenti freskoa, baina hodei bakar bat gabe. A ze eguna izango dugun! Bidean, taxilariarentzako deia. Lekunberrikoa. Festetan daude. Ea Arbizura eraman ditzakeen. Lanean ari dela, 8:30ak ondoren. Gaztea erraz konformatzen denetakoa; etxera eramanez gero……

2021-10-10 Euskal Herriko Erdigunean

Euskal Herriko Erdigunean Iratxo Mendi taldeak, Sakanako Mendizaleak eta Nafarroa Berriz Altxa taldeak antolaturik burutu zen aurtengo mendi ibilaldia. Ekitaldian Xabier Isasak, Felix Isasaren semeak, Koldo Aldazek, Nafarroako Mendi Federazioako partaideak eta Joseba Compains-ek hartu zuten hitza. Ondoren pintxo pote izan zen Iranetako bordan….

2020-12-10 – URRIKO DEI ASPALDIKOA: BELATE-BERUETE IBILALDIA

Iragarritakoa: euria zar-zar 7:00etan Iratxoko atean elkartutakoan. Atean, elkartea itxita baitago pandemiaren ondorioz. Eguraldia ikusita, bik ohatzean gelditzea erabaki dutela jakinarazi dute. Zentzudun bakarrak? Gainontzeko zortziak abiatzeko prest, zer datorren jakitun. Nola egin atzera? Taxia martxan jarri orduko atertu egin du. “Belaten ez da…

Ezkaba 2019-11-03

Jende andana elkartu ginen igandean Ezkabako gainan. Helburua zen Gotorlekua eta Botillen Hilerria ikustea. Hortarako zita genuen Koldo Plarekin. Talde bat Berriozartik igo ginen. Bidean Berriozarko hilobia ikusiz, beste taldea zuzenean Ezkabara joan zen. Denok Alfonso XII gotorlekuaren atean elkartu ginen eta hor hasi…

EMAKUMEAREN MEMORIAREN BARATZEA

Iraileko azken igandean, Iratxo Mendi Taldearen eskutik, Arantzan izan ginen XXX. Sakanako Ibilaldiari ohiko Bidaiatxoarekin amaiera emateko. Putzu Beltz eta inguruko zoko ederrak ezagutu genituen goizean eta, itzulitakoan, Arantzako Emakumearen Oroimenaren baratzea bisitatu genuen, Mentxu gidari. Azaldu zigun Bortzirietan 1936ko kolpe militarraren biktima izandako…

EUSKAL HERRIKO ERDIGUNERA

Urriaren 13an, igandean, Sakanako Mendizaleak, Independentistak Sarea eta Iratxo Mendi elkartea k antolatu dute mendi irteera EUSKAL HERRIKO ERDIGUNERA. Bidaltzen dizugu kartela eta hiru aukera joateko. Senosiaindik Irañetako bordatik eta Unanutik. Animatzen zaituztegu parte harzeko eta zalantzaren bat izanez gero, jarri harremanetan gurekin. EHko…

(Español) Neouvielle 23y24-08-2019

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.

BISAURINEKO ZIRKULARRA.

Aurreko larunbatean eguraldi txarrak irteera bertan behera utzi arazi behar izan bazigun ere, abuztuaren hiruko giroa aparta izan zen. Bero xamarra agian, baina ezin hobea: zerua urdin eta tenperatura ona, haize hegoak, egunak aurrera egin ahala gehiegitxo berotu bazuen ere. Lizarako aterpea zortzi eta…