24 Feb, 16

Imozko Itzulia 2016-02-21

Imozko itzulia eta, tartean, hamaiketakoa, Etxalekun. Igande goizerako menu tentagarria. Eta  erantzuna ezin hobea: 31 mendizale eta bost txakur ibilbidean. Hamaiketakoagatik, agian?

Zortzietan Iratxotik irten, kotxeak Latasan utzi eta bideari gogotsu ekin genion. Eguraldia, aparta. Soroak izotzak zuriz jantzita,  baina ibiltzeko giro aproposa. Basoan sartu orduko, lokatza, ez gehiegi.  Eguzkia, aurrez aurre, egun ederraren opari. Erasoko pista ondoko borda inguruko zuhaitz eta sasiak  harrigarri “apainduak”: plastiko zatiak, zakuak, praka zaharrak, zarpailak… Edozein harritzeko moduko  dekorazioa. Zergatia?  Jabeari galdetu behar.  Norbait zikinkeria saltatzeko modua izan zitekeela  esatea ausartu zen. Auskalo!

Errepidean 200 bat metro eginda, azkar egin genuen topo Errotazar erreka dotorearekin. “Soasoko mailak” ziruditela irten zitzaion bat, aurrerago, harrituta. Polita! Ibaia gurutzatu eta berehala Zarrantza igo ginen eta, Oskotz aurrean genuela,  Etxalekurantz hartu.  Hamaiketakoa zain genuen eta ez zegoen denbora galtzen ibiltzerik

Mahaian eserita nahiko luze egon ginen, hamaiketakoa oparoegia izan ez bazen ere. Ibiltzeko arin xamar gelditzea hobea delako kontsolamenduan talde-argazkia  ostatu aurrean egin  eta bigarren zatiari heldu genion.

Etxaleku uztean altura pixka bat irabazi genuen eta horrek elurrez jantzitako Malloen bista zoragarria eskaini zigun. Errepidea, lehenengo, eta, aurreraxeago, Basaburua ibaia  gurutzatu ondoren, Beramendira igo ginen eta, herri honetatik, erreka potolora jaitsi eta zubi eder batetik gurutzatu genuen.Borda baten ondoko soroan sartzean, bertako bospasei behorrak, erotuta, ziztu bizian hasi ziren korrika, sasoian zeudela erakutsi nahian bezala. Argazkilariek ez zuten aukera  alperrik galdu. Erreka bazterreko zokoak, zoragarriak. Udan ere gozamena izango da itzalean bainu hartzea. Baserri zahar pare bat atzean utzi eta,  Basaburua beti lagun, Urritzara daraman pista zabala hartu genuen. Herrian sartzean emakumeak argazki eskean hasi ziren eta  baita lortu ere.  Plazaolako bidea hartu eta berehala kotxeetan ginen, Latasan.

Itzulia  gehienei ederra iruditu zitzaienez,  berriro itzultzeko asmoa batek baino gehiagok erakutsi zuen.  Ia hurrengoan Imozko itzuliak ez duen  tranparik eta ez garen Basaburuako bailaran sartzen.

24 Feb, 16

2015EKO MENDI IBILALDIEN ZIRKUITUA

Aurreko ostiralean banatu ziren joan den urteko Nafarroako mendi ibilaldien zirkuituaren sariak.

Iratxo mendi elkarteko lau lagunek izan zuten saria. Ramon Dorronsoro, argazkian, Jose Antonio Iraizoz, Pedro Iraizoz eta Mikel Iriarte. Zorionak guztiei.

Negua igaro ondoren, prest daude egutegi berriak. Nafarroako eta Euskal Herrikoa  eta Sakanako ibilbidea atean. Aurtegno 28. edizioa.

15 Feb, 16

KAFE-TERTULIA / Iratxoko etorkizuna

Heldu den  Otsailak 20an, Iratxo Elkartean burutuko den KAFE-TERTULIA ren berri eman nahi dizuegu ohar honen bidez. Arratsaldeko  16:30etan izanen da

 Bazkide berriak izateko eskaera batzuk jaso ondoren, eta erantzuna eman ahal izateko, Iratxoko etorkizunaren inguruko  eztabaida sakona behar dela pentsatzen dugu zuzendaritza batzordean.

Honetaz hitz egiteko Kafe-tertulia antolatu dugu. Hurrengo galderen inguruan eztabaidatuko da:

  • Nola irudikatzen dugu Iratxo hemendik 10 urtetara, gauden bazkideok jarraituz gero?
  • Zer erabilpena ematen diogu Iratxo elkarteari?
  • Zer gertatuko zen beste 20/30 bazkide berri sartuko balira?
  • Zein abantailak ditu orain arte bezala jarraitzeak (bazkide berririk onartu gabe)? Honekin zer irabazten dugu?
  • Bazkide berriak sartuz gero: zein abantailak eta zein alde txarrak aurreikusten ditugu?

Guztien parte-hartzea oso garrantzitsua denez, ZURE ZAIN IZANGO GAITUZU.

Bestalde, hemendik aurrera deialdiak, informazioak… ea. korreo elektronikoaren bidez jaso nahi baduzu, bidali korreo bat zuzendaritza batzordearen kontura: iratxoelkartea84@gmail.com

03 Feb, 16

Lizarra – Urantzia 16-01-31

Oso etapa gomendagarria da, batez ere garai honetan egiteko. Eguraldia lagun genuela, garisoro berdeak ertzetik igaro genituen eta arteak zein ipuruz osaturiko basoa zeharkatu. Aldapa gorak igogarriak ziren eta paisaia aldakorra eta atsegina. Erromes gutxi topatu genituen, dena den, txirrindulari eta motorzale batzuk beren zarata eta algarekin generaman elkarrizkIMG-20160201-WA0005.web IMG-20160201-WA0004.web DSC_5339.web IMG-20160201-WA0003.web IMG-20160201-WA0002.web DSC_5338.webeta mozten zuten, baina berriro bagenuen zer kontatu.

20 Jan, 16

URTE BERRIA, ASMO BERRIAK

Joan da 2015eko  urtea eta 2016ko urtarrileko aldapan gaude. Negu gorri-gorrian. Kostata baina elurra agertu da. Mendi txuri-txuriak. Oso politak argazkiak egiteko eta paseoak emateko ere. Ez dago negurik elurrik gabe.

Urte berria, asmo berriak, proiektu berriak,… mendian ere. Mendi talde guztietan egin ditugu 2016ko egutegiak. Iratxoak egin bu berea. Hementxe duzue. Hor daude ere Sakanako Mendizaleak, Larrañeta, Udaberri, Sutegiko egutegiak. Badago non aukeratu.

Euskal Herriko Zirkuituko mendi martxak agertu dira eta laster Nafarroako martxak.

Urtean zehar mendian elkar ikusiko dugu.

2016ko IRATXOKO EGUTEGIA

09 Jan, 16

2015eko NAFARROAKO MENDI IBILALDIEN ZIRKUITUA. BEHIN BEHINEKO ZERRENDA

Nafarroako Iraupen Luzeko Mendi Ibilaldien VIII. Txapelketaren finalisten behin-behineko zerrenda argitaratu da.

 

http://www.nafarmendi.org/contenido/finalistas

finalistas2015

Erreklamazioak egiteko azken eguna otsailaren 8a izango da. Erreklamatzeko epea behin amaituta, behin betiko zerrenda argitaratuko da eta erreklamazio edo aldaketa berriak ez dira onartuko.