Maiatzak 10-11-12
18:30 etatik – 20:30etara
ANIMATU ETA ZATOZ GUREKIN IKASTERA!!!
Datorren larunbatean, hilak 7, 20:00etan, Patxi Alegreren proiekzioa.Titulua: “Martxa Handiaren historia”.
Proiekzioan, gaur egun “Sakanako Ibilaldia” izenaz ezagutzen dugunaren bilakaera ikusi ahal izanen dugu.
Ez huts egin hitzorduari!.
Oso irteera polita martxoaren 20koa eta erantzun onekoa. Hamabi mendizale abiatu ginen Madotzetik Agiri herri zaharrerantz. Hego haize nahiko zakarra leku irekietan eta hodei susmagarriak. “Ia ez garen bustitzen”. Eta ez ginen busti eta haize ere ahultzen joan zen. Agirira heltzean Atako harratean gora hartu genuen eta goroldioz tapizatutako leze/zulo handi batera iristean, terraza moduko bat hartu genuen ekialderantz Soroaundi azpitik pasatuz. Bista ederrak. Azpian, Agiri inguruko pagadiak eta, atzeraxeago, Madalenaitz. Sakana hegan gurutzatuta (tirolinarik behar ez), Gaztelu, Txurregi, Beriain…, baino erdi lainopean.
Atako haraneko sarrerako atea zeharkatu aurretik goroldioz forratutako babesleku ederrak gonbidatu gintuen hamaiketako egitera. Nola ukatu? Indarberrituta, Atako larreetan barrena hurbildu ginen Akierrera eta maldan gora egin. Aldapa polita. Iparraldeko hegira pasatu orduko ezkerrera jo genuen tontorrera iristeko. Bide argirik ez, baino Frantziskok zuzen eraman gintuen Esputnik suziriraino. Ez zen ia haizerik eta argazki saioa dexente luzatu zen. Bateriarik gabe gelditzen diren argazkilari hauek…
Tontor harritsua atzean utzita ekialderantz hartu genuen, alturarik galdu gabe ia, zirko moduko bat gurutzatu arte. “Pista han dago”, Frantziskok. Eta halaxe izan zen. Bidea goitik behera dator eta Zuarrarratera doan pista zabalera eramaten gaitu. Garaiz genbiltzanez, Madotzera oinez jaistea erabaki genuen kotxeak hartzera.
Sagardotegia zain genuen gehienok eta, aspaldiko partez, ederki bazkaldutakoan eta sagardoa lagun, kantu saio luzea izan genuen geure errepertorio zaharra errepasatuz. Bazkaltzen ari zirenetako gazteak ere abestera animatu ziren errepertorioko abesti ezagun bat entzutean. Zein ote? Asmatu duzue: “Sigo siendo el rey”.
Datorren urtean Irurtzundik abiatu behar Larrazpilera igo eta mahai berean bukazteko. Gonbidatak zaudete.
LEKUA: Madotz – Akier – Oderitz
EGUNA: Martxoaren 20a
ORDUA: 09:00
IZENA EMAN: Iratxon
Ondoren, Oderitz sagardotegira joango gara jatera!!
bi aukera izango dira:
Ondoren, bazkaria bertako produktuekin (bazkalostean txikiendako ludoteka)
Prezioak: Helduak 34€ – Umeak 23,5€
Ekintzetara apuntatzeko izena eman Iratxon, Pikun edo 638 324345 zenbakira whatsappez idatzita.
Kotxeak jendearen arabera antolatuko dira.
Kartela:Salida a Basabere
Hilaren 19an hasita mus eta partxis jolasak hasiko dira.
Izena eman Elkartean, martxoren 13a baino lehen.
bazkideentzat bakarrik edo kide batek lagunduta.
Hasiera martxoaren 19an, larunbatean. Izena eman Elkartean, martxoren 13a baino lehen.
Proiekzio aldatua. Garai bateko argazkiei eta kontaketari denbora emanez.
Biak egin daitezke ala bisita bakarrik. Martxoaren 16a izena emateko azken eguna da
Urritzola ondoan. Ondoren, Iratxon gosaria.
Lehenago Alkizako Ur Mara Museoara bisita.
Iratxok Europan zehar egindako bidaien oroitzapena.
Irantzu Ibaiaren arroilatik zehar ibilaldia. Ondoren, Irantzuko Monasterioan bisita gidatua.
Antolatzailea
Datorren igandean, urtarrilak 23, Iturgoiengo ermitara joatea dugu programatua urteko egutegian.
Irteera Iratxotik goizeko 08:00etan izango da.
