URTE BERRI
ON! 2022a aukera onez betea etor dadila denontzat.
Arakilgo Mendi Martxa 2021-11-28
IRTEERA:
09:00 Irurtzungo plazatik
IBILBIDEA:
Irurtzun – Izurdiaga – Errotz – Urritzola – – Ekai – Zuhatzu – Satrustegi -Iabar.
OHARRA:
Arakilgo kirol arropa baldin baduzu, jantzita ekarri!
2021-10-10 Euskal Herriko Erdigunean
Euskal Herriko Erdigunean Iratxo Mendi taldeak, Sakanako Mendizaleak eta Nafarroa Berriz Altxa taldeak antolaturik burutu zen aurtengo mendi ibilaldia.
Ekitaldian Xabier Isasak, Felix Isasaren semeak, Koldo Aldazek, Nafarroako Mendi Federazioako partaideak eta Joseba Compains-ek hartu zuten hitza.
Ondoren pintxo pote izan zen Iranetako bordan.
Eguraldi eta giro onean igaro genuen eguna
2021-12-10 Belate-Beruete
LEKUA: Berate-Beruete
EGUNA: 2021-10-12
ORDUA: 07:00etan
IZENA EMAN: iratxomendi@gmail.com – 9an baino lehen
ANIMATU!!!
2021-10-10 Euskal Herriko Erdigunea
Aurten berreskuratu dugu Euskal Herriko Erdigunera Mendi Martxa.
Urriaren 10ean, Irañetako Bordatik, 9:30etan.
Itxoiten zaituztegu…
Email: iratxomendi@gmail.com
XXXI. SAKANAKO IBILALDIA, 2022AN
Behin betiko, ez. Aurten ez du Iratxo Mendi Taldeak XXXI. Sakanako Ibilaldia antolatuko. Horrela erabaki du taldek, aurretik pentsatu bezala, uztailaren bukaeran eginiko bileran. Pandemiak eragindako egoera ez egonkor eta aldakor honetan ez dugu bideragarri ikusten horrelako ibilaldi garrantzitsua antolatzea. Beraz, 2022an izango da XXXI. Sakanako Ibilaldia. Bi urteko atzerapenarekin iritsiko da.
Gure ibilaldiaz mendizaleekin harremanetan izan ginen azkenekoan, 2021eko apirilaren 24an, hitzez hitz, honela jakinarazten genizuen Iratxo Mendi Taldearen asmoa: “XXXI. Sakanako Ibilaldia aurten egitea gustatuko litzaiguke. Ahalegin guztiak egingo ditugu horretarako eta, egoera sanitarioak aukerarik ematen badu, uda bukaeran egin nahi genuke XXXI. ekitaldia”. Bada, ez dugu ikusten egungo egoerak horrelako proiektu batean sartzeko lasaitasunik nahiz ziurtasunik eskaintzen duenik. Ez gara hemen eta orain etsitzeko eta azken ahalegina bertan behera uzteko izan ditugun arrazoien berri ematen hasiko, baina badakigu Iratxo Mendi Taldearen erabakia ulertuko duzuela. Esan bakarrik argi ikusi dugula, hala ere, galtzeko irabazteko baino gehiago zegoela, kalteak onurak baino handiagoak izango liratekeela eta, bizi garen baldintza hauetan, ez duela merezi hainbeste lagun eta kolaboratzaileren inplikazioa eskatzen duen ibilaldia antolatzeko ahalegin handia egitea. Indarrak 2022rako gordeko ditugu, beraz, eta beti bezala, apirilaren azken larunbatean egingo dugu Sakanako Ibilaldia.
Honenbestez, datorren urteko Ibilaldia prestatzen hasiko gara laster, orain arteko bikainena izango den itxaropenean. Informatuta edukiko zaitugu, mendizale.
APIRILAREN 24a, XXXI. SAKANAKO IBILALDIA
Iratxo Mendi Taldekook badakigu egun hau zure egutegian gorriz markatua izango zenuela eta larunbatean elkar ikusi eta agurtuko genuelako itxaropena izango. Ezinezkoa da, ordea, pandemia madarikatu honen ondorioz. Bigarrenez eragotzi digu XXXI. Sakanako Ibilaldia ospatzea. Gogorra, gaixotasuna!!
Baina Iratxo Mendi Taldekoak ez gara erraz etsitzen duten horietakoak. Saiatu gabe ez, behintzat. Eta oraingoan ere aurrera egiteko asmoa dugu: XXXI. ekitaldia aurten egitea gustatuko litzaiguke. Ahalegin guztiak egingo ditugu horretarako eta, egoera sanitarioak aukerarik ematen badu, uda bukaeran egin nahi genuke XXXI Sakanako Ibilaldia. Noiz eta nola? Aurrerago erabaki behar dugu. Baina egon ziur gure aldetik ahal den guztia egiteko prest gaudela.
Beraz, mendizale, egon erne eta gure informazioen zain. Eta Ibilaldia antolatuko bagenu, etorri Irurtzuna, mesedez, mendian gozatu egun handi bat pasatzera. Eskerrik asko
2020ari agurra
Kaixo, mendizale hori:
2020ari agur esateko unea iritsi zaigu; urte berezi hau ere joana da. Azkenik!!! Ez. Ez gara urteari ezer txarrik leporatzen hasiko. Izan den bezala izan da eta kitto! Onartua dugu.
Genituen asmo eta plan gehienak zapuztu zaizkigu. Mendizale “zaharrok” ekintza eta irteera antolatuak alde batera utzi eta talde oso txikitan eutsi diogu geure zaletasunari. Edo ia bakarka. Tristea izan da, benetan. Baina, harrigarria badirudi ere, gure mendi eta paraje ederrak lepo egon dira: familia osoak, neska zein mutil gazteak, jende heldua… Mendi zaletasuna bat-batean berpiztu balitz bezala. Pozgarria! Ongi etorri mendizale berri horiek!!
Susmoa, naturaren deiari erantzunez baino hiritik ihesi hasi ote diren mendian gora. Berdin dio! Ziur bat baino gehiago ohartu dela zenbaterainoko gozamena sentitzen den hain gertu ditugun paraje eder horiekin gozatzea. “Zeinen ederra!!” ateratzen zaio behin baino gehiagotan bihotzetik, ezagutzen dugun bati.
Eta eskaera xumea: ahalegin berezia egin behar dugula guztiok, mendizale “zaharrok” nahiz berriek edertasun hori guztia bere horretan mantentzen, naturari bere lana egiten uzten.
Eta orain suziria!! ONGI ETORRI 2021! Zoriontsuak izan gaitezela eta ia aukera izaten dugun plan berriak prestatu (gutxi batzuk behintzat) eta lagunartean gauzatzeko. Mendiak elkartzeko aukera emango ahal digu!! Ikusi arte! Besarkada bat.
IRATXOKO MENDI TALDEA
Lizentzien tramitazioa
Gutxi barru, 2021eko federatu karnetak berrituko ditugu. Honekin batera bidaltzen dizugun orrian, lizentzia motak eta prezioak ageri dira.
Esaiguzu, mesedez, lizentzia berrizteko asmorik baduzun, zer mota interesatzen zaizun eta Pyrenaica aldizkaria jaso nahi duzun edo ez (12€gehiago).
Mesedez, erantzun 20rako lizentziak urte hasieran jaso ahal izateko.
Ordanketa kontu honetan egin behar da:
C. Rural, ES85 3008 0033 2528 8147 2316.
Eskerrik asko.
PREZIOAK: https://www.iratxoelkartea.com/wp-content/uploads/2020/12/PREZIOAK-2021.pdf









