ELKARTASUN KANPAINA PARIS 365AREKIN

“Egoera larria baino larriagoa da. Kezkatu egiten gaitu eta aurrera egiteko arazoak izateak beldurra eragiten digu”. Hitz hauekin definitzen du Patxi Lasak Nafarroako hiriburuko Paris 365 jantoki soziala pasatzen ari den koiuntura eta egoera ekonomikoa. Gizakia Herritar Fundazioaren – jantokiaren kudeatzailea bera- sortzaile eta presidenteak ohartarazten du hamar urteko ibilaldian beharrak zituzten 9000 mila baino gehiago lagun artatu ondoren ateak ixtea edo, gutxienik, egungo jarduera murriztea behartuta egon litezkeela . Patxi Lasak datu esanguratsu bat eskaintzen /ematen zuen: irailaren 30ean jantokiko kontuek 67.000 €ko defizita agertzen zuten. “Gure historian horrelakoak ikusteko ginen” erantsi zuen.
Patxi Lasak hainbat faktoreri egozten dizkio zenbaki gorriak. Alde batetik, nabarmentzen du norbanakoek fundazioari egindako dohaintzek 60.000 € inguru egin dutela aurten behera..
Hala ere, hori ez da azken boladan murrizketak izan dituen finantza-iturri bakarra. “Diru laguntzak izozten ari dira edo gutxitzen. Badirudi administrazio nahiz erakundeetan krisia gainditutzat ematen dela, horrela ez denean” ziurtatzen du..
……………………………………………………………………………………………………
Irurtzunen “diru solidarioa” biltzeko asmoz, urtarrilaren 17, 18 eta 19an ondorengo ekintzak burutuko dira Iratxo Elkartean:
.- Ostiralean, 17an, Paris 365ari buruzko hitzaldi informatiboa, 19:30etan.

.- Larunbatean, Irurtzungo auzokide nahiz kanpotarrendako afari herrikoi irekia, 21:30etan.

.- Igande goizez (10:00etatik 15:00ak bitartean) Paris 365aren material salmenta: liburuak, diskoak, arropak… Taberna jendearentzat zabalik egonen da eta pintxoak eta edariak salduko dira material eskaintzaren garaian.

Ekintza desberdinetan bildutako diru guzti guztia Paris 365arentzat izanen da osorik. Anima zaitez eta parte hartu!

IRATXOKO MUS ETA PARTXIS TXAPELKETA

IZENA EMAN: 2020ko URTARRILAren 6a BAINO LEHEN.

TXAPELKETAK: PARTXISa LARUNBATETAN eta MUSa IGANDETAN JOKATUKO DIRA.

PARTXIS: 2020ko URTARRILAREN 18an HASIKO DA.

MUS: URTARRILAREN 19an HASIKO DA.

INSKRIPZIOA: 10 €.

2019ko ARGAZKI ERAKUSKETA eta “OLENTZEROren BILA” LEHIAKETA.

Gabonetan, Doris Bizenteren argazkiekin Olentzerori buruzko erakusketa bat eskeiniko da Iratxon. Bazkideak eta Iratxo bisitatzen duten pertsonek parte hartzera anima daitezen, erakusketarekin batera lehiaketa bat eskeiniko dugu.
Lehiaketaren helburua argazkietan Olentzero aurkitzea da . Argazki bakoitzak zenbakia du eta dagokion galderari erantzuna eman behar zaio.

Lehiaketaren Oinarriak:
.- Parte hatzeko, ormirudiaren ondoan dagoen potean 2€ utzi behar dira
.- Potearen ondoan dagoen kutxan erantzunak sartuko dira . Izena eta teléfono zenbakia bertan ere idatzi behar dira
.- Norberak papeleta bakarra sartuko du .
.- Lehiaketan parte hartzeko epea 2020ko urtarrilaren 6an, arratsaldko 19,30etan
amaituko da.
Sariak:
Erantzun guztiak asmatzen dituztenen artean, urtarrilaren 11n, 19,30etan, ZOZKETA egingo da. Saria: Gau zoragarri bat, gosaria barne, Bortziri edo Baztango Landaetxe batean.
*Partehartze handia izatekotan, sari bat baino gehiago banatuko dira, lortutako diruaren arabera. Zozketa egunean zehaztuko da.

IRATXOKO KULTUR BATZORDEA

(Español) 15-12-2019 – SALIDA A LAS CUEVAS DE EKAIN BERRI

EKAIN BERRI LEIZETARA IRTEERA ETA ZESTOAKO LILI JAUREGIARA BIISITA ANTZEZTUA

Euskal kostaldeko historiaurreko margo ederrak ikus ditzakegu, UNESCOk Giza Hondare izendatuak. Bertan, zentzumenei gozatzeko aukera emango diegu Ekaingo Leizeko erreplika mirestuz.

 

Liliren Ohorea izeneko antzerki obraren bitartez, duela lau mendeko Gipuzkoa ezagutuko dugu. Erdi Aroko Liliren jauregia eszenatokia izanen da eta bertan gertatutako pasadizo bereziak ikusi eta biziko ditugu.

EGUNA: 2019ko abenduaren 15a, igandea. IRTEERA: Iratxotik goizeko 10:00etan

11,30etan: BISITA ANTZEZTUA LILI JAUREGIAN (6€)

13:00etan: EKAIN BERRI Leizezuloaren bisita (6€)
15:00etan: BAZKARIA .

20 LAGUNEK IZENA EMAN ONDEREN ZERRENDA ITXIKO DA.

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: ABENDUAREN 10ª

 

IRATXOKO KULTURA BATZORDEA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

(Español) 11-11-2019 San Martín -Campeonato relámpago de mus

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago.