11 Oct, 21

Berriozarko Cesar Salon eta Luis Lopez txapeldunak Iratxoko Botxa Sari Nagusian

Joan den larunbatean burutu zen Elkarteen arteko botxa txapelketa Iratxoko botxategian. Goizez eta arratasaldez izan ziren botxa partiduak. Zortzi bikotek parte hartu zuten eta giro onean burutu zen.

Azkenean, gaztak Berriozar aldera joan ziren. Cesar eta Luis izan ziren irabazleak. Bigarren postuan, Mikel Goldarazena eta Florentino Beraza. Hirugarrenean Eneko Ciaurriz eta Jabi Ayensa, Antsoaingoak eta laugarren postuan, Migel Ollo eta Tere Yeregi, irurtzundarrak.

Txapelketa honekin bukatu da aurtengo botxa denboraldia Irurtzunen. Hurrengo hilabetean Iruñerriko botxa txapelketa hasiko da.