27 Apr, 23

Ezer baino lehen, eskerrak, bihotzez, XXXII. SAKANAKO IBILALDIA – III. OCHOA DE OLZA MEMORIALEAN parte hartzeko izena eman duzuen guztioi. Berriz ere harri eta zur utzi gaituzue jaso dugun erantzunarekin. Egia da aurten gure Ibilaldiak mendizaleak erakartzeko motibazio berezia bazuela, I. Ochoa de Olza – SOS Himalaia Fundazioarentzat ahalik eta diru gehien lortzeko helburua argi azaldu genuelako. Hala eta guztiz ere, espero baino askoz ere erantzun hobea jaso dugu. Zoragarriak zarete!

Lore sorta hau botatzea ezinbestekoa gertatu bazaigu ere, testu honen helburua zuei azken eskariak helaraztea da eta… hasi egingo gara:

1.- Ingurumena zaintzeko, ahalik eta zabor gutxien sortu eta sortzen duguna dagokion zakarrontzietan sartu.

2.- Bakoitzak bere edalontzia eraman

3.- Bideak errespetatu behar ditugu. Antolatzaileok ohiko bideak markatzen ditu, ez lasterbide edo atajoak. Beraz, segi seinaleei, txintxo. Asko gara leku beretik pasatuko garenak eta kalteak txikiagotzen saiatu behar dugu. Beraz, tentazioak baztertu eta segi bideari!

4.- Garai honetan ia fauna guztia ugaltzen ari da eta ez diogu eragozpenik sortu behar (zaratak, oihuak…)

5.- Txakurrak beti kontrolpean eraman, bereziki haziendak egon daitezken tokietan.

6.- Ibilbidean zehar erretiratzen bazara, jakinaraz ezazu pasatzen duzun azken kontrolean.

7.- Jarraitu antolakundearen instrukzioei dena ahalik eta ongien atera dadin eta antolatzaileek ez jarraitzeko esaten badizute, ez egin. Zerorren eta guztion onerako da.

8.- Egun zoragarria igaro, paraje eder hauetaz errespetuz eta zentzuz gozatzen duzun bitartean.

 

Eskerrik asko

Iratxo Mendi Taldea