2019ko ARGAZKI ERAKUSKETA eta “OLENTZEROren BILA” LEHIAKETA.

Gabonetan, Doris Bizenteren argazkiekin Olentzerori buruzko erakusketa bat eskeiniko da Iratxon. Bazkideak eta Iratxo bisitatzen duten pertsonek parte hartzera anima daitezen, erakusketarekin batera lehiaketa bat eskeiniko dugu.
Lehiaketaren helburua argazkietan Olentzero aurkitzea da . Argazki bakoitzak zenbakia du eta dagokion galderari erantzuna eman behar zaio.

Lehiaketaren Oinarriak:
.- Parte hatzeko, ormirudiaren ondoan dagoen potean 2€ utzi behar dira
.- Potearen ondoan dagoen kutxan erantzunak sartuko dira . Izena eta teléfono zenbakia bertan ere idatzi behar dira
.- Norberak papeleta bakarra sartuko du .
.- Lehiaketan parte hartzeko epea 2020ko urtarrilaren 6an, arratsaldko 19,30etan
amaituko da.
Sariak:
Erantzun guztiak asmatzen dituztenen artean, urtarrilaren 11n, 19,30etan, ZOZKETA egingo da. Saria: Gau zoragarri bat, gosaria barne, Bortziri edo Baztango Landaetxe batean.
*Partehartze handia izatekotan, sari bat baino gehiago banatuko dira, lortutako diruaren arabera. Zozketa egunean zehaztuko da.

IRATXOKO KULTUR BATZORDEA