ZORIONAK

Mendizale laguna:
Urtea amaitzera doakigu, Olentzero bidean da guztiontzat opariz josita eta guk ere, Iratxo Mendi Taldetik, geure erregalua eskaini nahi dizugu gogoan zaitugula ahaztu ez dezazun. Horrexegatik, Xabi Unanuarekin Sakanako Ibilaldiaz egin genuen bideoaz gozatzeko aukera ematen dizugu oraingoan. Ea gustatzen zaizun. Horretarako, klikatu ondorengo estekan: https://youtu.be/SudoJIcy3-E
Gainera, zurekin egoteko aukera hau probestuz, nola ez, 2020 urte ezin hobea opa dizugu. Bizitzak, orokorrean, eta mendiak, bereziki, momentu zoriontsu eta alaiak eskain diezazkizula.
Guk geure aldetik, abenduaren 31n 2019ari, Trinitatean, lagun artean agur egin ondoren (ez dago pintxo bat jatera gonbidatuta zaudela esan beharrik) , 2020ko Sakanako Ibilaldia prestatzen hasiko gara, buru belarri. Apirilaren 25a ziztu bizian gainean izango baitugu.
Urte berri on! mendizale laguna eta XXXI. Sakanako Ibilaldira gonbidatuta zaude. Ikusi arte!