26 Apr, 17

Ustekabeko ikaragarria! Sorpresa latza! Berri benetan pozgarria azken egunotan Iratxora eta Sakanako Ibilaldiaren antolatzaileoi iritsi zaiguna eta ibiltari guztiekin partekatu nahi duguna: “Gailurra martxan” gurekin izango dugu larunbatean! Datorren ostegunean, apirilaren 27an, estreinatuko den ETB1eko programa ezaguna izango dugu XXVIII. Sakanako Ibilaldiko parte-hartzaileetako bat. Ez duzula sinesten? Larunbatean etorri eta ikusiko duzu. Andoni Aizpuruk eta Irati Andak Ibilaldi Luzea eta Ibilaldi Motza izango dituzte, hurrenez hurren, erronka berriak. Ez dira bakarrik ibiliko, ordea. Bidelagunik ez zaie faltako, jakina, ahalegin eder horietan. Gauzak ahalik eta egokien prestatzen ari gara programaren sortzaileekin eta ziur dena nahi bezain ongi joango dela.
XXVIII. Sakanako Ibilaldiko antolatzaileon izenean, eskerrik beroenak Gailurra martxan programari eta “Aupa Irati eta Andoni!”. Erronka polita da, benetan, eta ezagutuko dituzuen paraje eta txokoak are gehiago.
Mila esker, Gailurra martxan!