JULEN IRRIBARREN ETA IÑAKI JUANGO 2016ko BOTXEN TXAPELDUNAK.
Abuztuaren 25ean abiatu zen, Iratxoko botxategian, Haurren Botxa Txapelketa. Txapelketa Iratxo elkarteak antolatu du. Aurten, guztira 8 talde lehiatu dira, hogei lagun inguru, kontuan izanda titularrak eta ordezkoak. Guztira 31 partida jokatu dira, giro onean. Botxak etorkizuna du Irurtzunen, argi dago.
Astelehenean jokatu ziren aurrefinalak eta finalak.
Final handian Julen Iribarrenek eta Iñaki Juangok Aitor Albizu eta Julen Martirena hartu zituzten menpean, 8 eta 15.
Iker eta Asier Jimenez izan dira hirugarrenak eta Iago Albizu eta Aitor Saralegi laugarrenak.
Irailaren 6an, Berriozarren jokatu zen Berriozar-Irurtzunen arteko jardunaldia. Urte honetan Berriozarrak garaileak izan dira.