11-09-2026 EUSKAL HERRIKO ERDIGUNERA IBILALDIA
Urriaren 11an Euskal Herriko erdigune geografikora mendi ibilaldia ospatuko dugu berriz, Felix Isasa ingeniariaren aburuz Nfarroan, andiako Mendilerroan, San donato baselizatik gertu dagoen puntua. Kalkulua egiteko Felix Isasa barizentroaren kontzeptuan oinarritu da. EGITARAUA 08:45 Senosiainetik (Askan) 09:30 Irteera Irañetako bordatik 11:30 Ekitaldia Trikitilariak Hizlariak Omenaldia: Juan Mari Feliu eta Felix Isasa 13:30 Pintxopotea Irañetako bordan 14:00 Bertsolariak: Idoia Granizo eta Sahats Karasatorre Euskal Selekzioaren aldeko argazkia 14:30 Bazkaria (20€) Irañetako

2026-05-22 ELKARTASUN AFARIA
Sakanako XXXV. Ibilaldia parasa ere, el Salvadorrekin Elkartasunari bideratutako ekarpena handitzeko gogoz maiatzaren 22an elkartassun afaria antolatu dugu Iratxo Elkartean. Izena emateko azken eguna maiatzak 20 izango da. Animatu!

2026-04-17 HITZALDIA Bukelen diktadura El Salvadorren
Giza Eskubideen egoera aztertuko dugu, 4 urteko salbuespen-erregimenaren ondoren. Ivania Cruz Unidecheko kide eta gaur egun Bilbon erbesteratuta dagoen Giza Eskubidee defendatzailea izango dugu gurekin. Apirila 17 – 19:30 Kultur Etxean – Irurtzun Alde batera utzi ezin dugun errealitate bati buruz informatzeko, hausnartzeko eta eztabaidatzeko gune bat. Zure zain gaude!

XXXV. SAKANAKO IBILALDIA
2026ak XXXV. SAKANAKO IBILALDIA dakar. Zenbaki handia, dudarik gabe. Iratxo Mendi Taldean harro gaude aurtengoari ere aurre egiteko gogoa eta indarrak bildu ditugulako. Data, betikoa: apirileko azken larunbata. Beraz, mendizale, hitzordua duzu Irurtzunen 2026eko apirilaren 25ean. Besoak zabalik, zain izango gaituzu. Aurten, XXXV. Sakanako Ibilaldiak El Salvador Elkartasuna plataforma laguntzea erabaki du. Beraz, gogoan izan: XXXV. SAKANAKO IBILALDIA El Salvador Elkartasunarekin bat!! Ez kezkatu. Joango gara El Salvador elkartasunari buruz

2026-02-01- IMOTZKO ITZULIA
Otsailaren 1ean, igandea, klasikoa den “Imotzko itzulia” egingo dugu. Irteera ordua 8:00etan izango da, Iratxotik abiatuta. Gosaldia Etxalekuko ostatuan egingo dugu, eta interesa baduzu, urtarrilaren 29rako apuntatu behar zara. Anima zaitez egun eder bat pasatzera!

MONTEJURRA 2026-01-18
Datorren igandean Montejurra mendira juango gara EGUNA: Urtarrillaren 18a ORDUA: 08:00 etan IRTERA: Iratxotik kotxez EMAIL: iratxomendi@gmail.com
