20 Apr, 19

Hilabete honen hasieran berri txar bat jaso genuen XXX. Sakanako Ibilaldiaren antolatzaileok: Felix Isasa oso gaixorik zegoela eta, egun gutxira, hil zela. Ezaguna denez, Isasa izan zen Euskal Herriko Erdigune Geografikoa Andiako Mendizerrako puntu batean proposatu zuena. 2004a zen. Hurrengo urtetik aurrera Sakanako Ibilaldia Euskal Herriko Erdigunetik pasatzen hasi zen eta XXX. urteurrenean ere bertatik pasatuko da.
Hori dela eta, antolatzaileok eskaera xume bat luzatu nahi dizuegu Ibilbide Luzea egingo duzuen mendizaleei: Euskal Herriko Erdigunean zaudetenean, agurtu ezazue Felix Isasa, hantxe izango baita, ziur, hainbeste maite zuen puntu ezagun eta enblematiko hori zaintzen. Egun on, Felix, eta eskerrik asko!