Elkarteko mus eta partxis txapelketetako sariak banatu ziren larunbatean.
Iratxo elkarteak bere mus eta partxis txapelketak despeditzeko afaria eta sari banaketa ekitaldia antolatu zituen larunbat gauean. Lehiaketetan 21 bikotek parte hartu zuten, eta, parte hartzeari dagokionez, emakumezkoen eta gizonezkoen artean parekoa izan zen. Partxisean trebeenak Lourdes Beloki eta Txeli Garcia izan ziren, finalean Kontxi Ezkurdia eta Glori Guineari irabazita. Kontsolazio finaleko irabazleak Paxita Moreno eta Maite Moreno izan ziren, Iosune Astizi eta Pakita Arruabarrenari irabazita.
Mus txapelketari dagokionez, Kontxi Etxeberria eta Juana Urrarendako izan zen, Jesus Mazizior eta Jesus Dorairi finalean irabazi ondoren. Hirugarren postua Luis Sagardoik eta Alfredo Arrarasek lortu zuten, Jose Julian Matxain eta Asensio Galartzaren kontra jokatu ondoren.
Txapelketen kontura egindako afarian 42 bazkide elkartu ziren.