IZEN – EMATEAK
Hiru ibilbideetan: Apirilaren 1etik 24ra bitartean eta Interneten soilik
TUTORIALA IZENA EMATEKO JARRAIBIDEEKIN
Norbaitek izen-ematea internet bidez egiteko zailtasunik balu, Iratxo Elkartera joan daiteke hillaren 22ean, arratsaldeko 6etatik 8ak arte.
ADI!
EZINGO DA IZEN-EMATEA EGUNEAN BERTAN EGIN
LUZEAN ETA MOTZEAN IZEN-EMATE KUOTA: 17 €
MARTXA TXIKIRAKO IZEN-EMATE KUOTA: 16 urte bitartekoek: 8 € / 16 urtetik gorakoek: 14 €
Aurtengo ekitaldiko izen-emate kuotaren 2€ko igoera PALESTINAKO dohaintza izango da.
Ibilaldiaren egunean txartela jasotzeko, izen-emate zenbakia eman behar duzu. GOGORA EZAZU!!!
DATU-TRATAMENDUAREN HELBURUA ETA ERANTZUKIZUNA: Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak agindutakoa betez, jakinarazten dizugu izen-emate inprimakia betetzean emanen dizkiguzun datu pertsonalak IRATXO ELKARTEAREN (“antolakuntza”, aurrerantzean ) erantzukizunpeko fitxategi baten zati bihurtuko direla. Fitxategia kirol-proba hau antolatzeko erabiliko da, kirol ekintza baten kudeaketa eta antolakuntzarekin zerikusia duten helburuetarako.